Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Martxoan Bertsoa txapelketako finala

Amaia Iturriotz, Sara Bidarte eta Iraitz Sarasola, Zarauzko eta Bortzirietako taldeen aurka arituko dira

2017(e)ko martxoaren 24a, ostirala - 06:10etan eguneratua

urretxu- Bihar Martxoan Bertsoa txapelketako finala jokatuko dute Urretxuko gaztetxean. Norgehiagoka 23.00etan hasiko da. Urretxu eta Zumarragako nesken taldeak, Zarauzko taldeak eta Bortzirietakoak parte hartuko dute. Nesken taldea Amaia Iturriotz, Sara Bidarte eta Iraitz Sarasolak osatzen dute.

Aurtengo finala berezia izango da. Martxoan Bertsoa ekimenak 15 urte bete ditu eta urte hauetan guztietan parte hartu duten bertsoariak bazkari batera gonbidatu dituzte. Txapelketa honetan 100 bat lagunek parte hartu dute eta bazkarian 40 bat elkartuko dira. Bazkariaren ostean bertso-poteoa egingo dute Urretxuko tabernetan eta, amaitzeko, finala ikustera joango dira.

Txapelketa Martxoan Bertsoa ekimeneko ekitaldi nagusia da, baina beste ekitaldi batzuk ere egon dira. Hilaren 17an bi ikuskizun egon ziren gaztetxean eta hilaren 31n Urretxu eta Zumarragako eskolarteko bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte. Ekitaldi hau Zelai Arizti aretoan izango da, 15.00etan.

Aurtengo martxoan inoiz baino bertso gehiago entzun dira Urretxu eta Zumarragan. Izan ere, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako saioak ere egon dira. Herriko bi taldek parte hartu dute eta Simimimisol izenekoak bigarren fasera pasatzea lortu du.

Gaur Orioko Salatxo tabernan abestuko dute, 22.30ean. Apirilaren 9an Gabiriako taldearekin neurtuko dituzte indarrak, Urretxuko Osaba tabernan. Taldeko onena finalerdietara pasako da. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902