Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordiziako hamar igerilari Espainiako lehiaketan izango dira

Ordiziako hegats igeriketa taldekoek bihar eta etzi dituzte probak Iruñean eta emaitza onak eskuratzea espero dute

Viernes, 24 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Larraza, Duran eta Urkiola asteazkenean, entrenamenduan.

Larraza, Duran eta Urkiola asteazkenean, entrenamenduan.

Galería Noticia

Larraza, Duran eta Urkiola asteazkenean, entrenamenduan.

ordizia- Asteburu honetan hegats igeriketako Espainiako Autonomia Erkidegoko txapelketan parte hartuko dute Ordiziako Urpekoak taldeko hamar igerilarik. Erkidegoka denez, Euskal Selekzioaren izenpean lehiatuko dira, eta Tolosako Igarondo Urpekoak taldeko bost igerilari ere bertan izango dira. Iruñean jokatuko da txapelketa, eta bi egun iraungo du. Bihar goiz eta arratsaldean izango dituzte probak, eta igandean, berriz, goizez bakarrik.

Orain arte Ordiziako igerilariek maila ona erakutsi dute izan dituzten txapelketetan, eta Espainiakoan ere hala ibiltzea dute helburu. “Helburua ahalik eta azkarren igeri egitea da eta hori lortzea espero dugu”, azaldu du taldeko kidea den Aitor Urkiolak. Banakako probak izaten dira guztiak, erreleboetakoa izan ezik. “Erreleboek puntu bikoitza ematen dute, beraz, garrantzitsua da guretzako bertan maila ona erakustea”, nabarmendu du Mikel Duran igerilariak. “Azken bi urtetan igerilariek, orokorrean, maila asko hobetu dute, baina ea dominaren batekin itzultzen garen”, gaineratu du. Xabier Larrazak urteak daramatza txapelketetan parte hartzen eta biharko “gogo handia” duela azaldu du.

hegatsak“Hasiera batean zaila izan daiteke hegats igeriketa egitea, bi hankak lotuta bezala doaz, eta ohi-tzea da agian gehien kostatzen dena”, esan du Urkiolak eta Duranek gehitu du egiten duten mugimendua “izurdeena” bezalakoa dela. Barre artean, kirol hau benetan nolakoa den jakiteko “probatu” egin behar dela aitortu du Urkiolak.

Gogor entrenatzen aritu dira igerilari guztiak Espainiako txapelketarako. Egunero entrenatzen dute igerilariek, eta horrez gain gimnasioan ere aritzen dira. “Egunean, guztira, hiru ordu inguru eskaintzen dizkiogu kirol honi”, agertu du Duranek. Egin behar den esfortzua handia den arren, hamarrak prest daude probetan ahal duten guztia eman eta orain arteko denbora hoberenak eskuratzeko. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902