Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Alternatiben azokarekin eskaintza zabala, bihar Seberon

2017(e)ko martxoaren 24a, ostirala - 11:46etan eguneratua

ARRASATE – Arrasateko gaztetxeak Alternatiben azoka antolatuko du bihar. “Mendebaldeko gizartea sartuta gauden zibilizazio krisi sakonaren aurrean hainbat enpresa, kooperatiba, elkarte eta norbanakok euren hautua egin dute printzipio etiko, sozial, ekologiko eta feministak aintzat harturik funtzionatzeko, orain arteko eredu klasikoak agortuta daudelako”, azaldu dute gaztetxetik. Goizeko 10.00etatik hasita iluntzera arte eragileak –Goiener (energia iturri berriztagarrietatik eratorritako energia kooperatiba), hainbat banatzaile antikomertzial, Debagoienean autoekoitzitako lau idazleren lanak...– Seber Altube plazan egongo dira, informazio banatzen eta beraien produktuak saltzen. Paraleloki hitzaldi sorta bat izango da. – A.D. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902