Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gen Verde taldearen bi emanaldi izango dira asteburuan Azpeitian

Azpeitiko Iraurgi eta Donostiako Larramendi ikastetxeetako 100 bat ikasleren partaidetza ere izango da ikuskizunean

2017(e)ko martxoaren 23a, osteguna - 06:13etan eguneratua

azpeitia- Argentina, Txile, Brasil, Ekuador, Panama, Mexiko, Hego Korea, El Salvador, Euskal Herria, Espainia, AEB, Ipar Irlanda, Italia, Malasya eta Portugaleko 22 emakumek osatzen duten Gen Verde taldeak On the other sideikuskizunaren emanaldi bikoitza eskainiko du datorren asteburuan Azpeitiko Soreasun.

Edonola ere, taldeko kideak ez dira bakarrik egongo antzokiko oholtzan. Beraiekin batera Azpeitiko Iraurgi eta Donostiako Larramendi ikastetxeetako “ehun bat” ikasleren partaidetza izango da larunbaterako (20.00etan) eta iganderako (17.30ean) antolatutako saioetan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Gen Verde taldearen helburua “kantuaren, musikaren eta koreografiaren bidez, bakea, senidetza eta elkartasuna bezalako baloreak transmititzea da”.

Hori jakitun, Iraurgi ikastetxeko arduradunak harremanetan jarri ziren taldeko ordezkariekin, beti ere, Gen Verdek Start nowproiektuaren baitan eskaintzen dituen kontzerturen batean parte hartzeko aukeren berri izateko.

Akordioa lortuta, nahi izan duten ikasleek atzo hasi zituzten asteburuko ikuskizunak prestatzeko eskolak hartzen (gaur eta bihar izango dute jarraipena).

Sarrerak 12 eurotan salduko dira (8 euro 18 urtetik beherakoentzat) eta emanaldiekin lortutako dirua Betharram ikastetxeko eraikina berritzeko bideratuko da.

Azpeitiar guztiak gonbidatuta daude. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902