Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Formakuntza zikloen azoka egingo du bihar Goierri Eskolak

Ikasleek beste zikloetan egiten dena ikustea da helburua, “ikuspegi zabalagoa” izan dezaten

2017(e)ko martxoaren 23a, osteguna - 06:12etan eguneratua

ordizia- Goi mailako formakun-tza zikloetako ikasleek egindako proiektuak eta lanak aurkezteko azoka bat antolatu dute biharko Goierri Eskolan. Bigarren mailakoek aste honetan amaitzen dute ikasturtea eskolan eta orain praktiketan hasiko dira. Amaiera moduan proiektuen aurkezpena egingo dute eskolako ikasle guztientzat, denek ezaugutu ditzaten Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak.

Lehenengo aldia da horrelako zerbait antolatzen duela Goierri Eskolak, eta jakinarazi dutenez “ekimen honen helburua ikasleek beste zikloetan egiten dena ezagutzea da, ikuspegi zabalagoa izan dezaten titulazioen eta dagozkien lanbide edota profesioen inguruan”. Hala ere, nahiz eta aurtengoa proiektu “pilotoa” den, asmoa formatua kontsolidatzen joatea da. Horrela, datozen urteetan irekiagoa izatea lortu nahi dute eta hala nahiko balute, beste zentroetako ikasleek instalazioak eta azoka bera bisitatzeko aukera izatea.

Hamaiketatik aurrera eta hamar minutuko txandetan, ikasleek euren lanak aurkeztuko dituzte jendaurrean. Guztira hainbat proiektu aurkeztuko dituzte, eta besteak beste, Administrazio eta Finantzetako ikasleek enpresa baten bideragarritasuna landu ondoren egindako bideo bat izango da ikusgai. Metal Eraikuntzakoek etxeko garagardoarentzat egindako depositu bat aurkeztuko dute eta Mekanizatuko ikasleek sistema mekaniko bat emango dute ezagutzera eta Mekatronikakoak automatizazio prozesu bat. Aurkezpenik onena egiten duen lan taldeak bazkari edo afari bat jasoko du saritan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902