Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gatazkarik gabeko teknologia

GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIAREN ALDEKO EGITASMOA BURUTZEN ARI DIRA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEAK

Testua eta argazkia San Fermin Ikastola - Jueves, 23 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Alaboan-eko kideek antolatu duten kanpainan parte hartuko dugu.

Alaboan-eko kideek antolatu duten kanpainan parte hartuko dugu. (SAN FERMIN IKASTOLA)

Galería Noticia

Alaboan-eko kideek antolatu duten kanpainan parte hartuko dugu.

DBHko 4. mailako ikasleekin Gatazkarik Gabeko Tekonologiaren aldeko proiektua gauzatzen ari da Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean. Egitasmo honen iturburua telebista kate bateko eVictims Salvadoseko dokumentalaren emankizunean kokatu behar da. Bertan, Kongon Koltanaren meategietan bizitzen ari diren egoeraz mintza-tzen ziren, hango egoera orokorra eta bereziki, emakumeena islatuz. Hizlarien artean, Maria Alvarez, ikastolako ama bat, bertan azaltzen zela ikusirik, DBHko maila horretako Etikako eskoletan hau guztia lantzea erabaki genuen. Gaiaren interesa, ikasleengan izan dezakeen gertutasuna eta guraso honen parte har-tzeko aukera ikusirik, proiektua martxan jarri zen.

Egitasmoaren helburua, gaur egungo gure gizartean teknologiaren kontsumoak dauzkan ondorio larrien inguruan ikasleak kontzien-tzia hartzea da. Hau da, egunero kontsumitzen ditugun gailuak orokorrean eta mugikorrak bereziki, zein jatorri duten eta hauen ustiaketak zer nolako bizi-baldintzak ezar-tzen dituen gure planetako zenbait lurraldetan ezagutzea da. Bide horretan, teknologiaren jatorrian, eta honen erabilerak, erantzukizun moral bat ere baduela ikasita, laugarren mailako Etikako eskoletan, haursnarketa prozesu bat bideratu genuen.

Baina, ekimena ez da hausnarketa hutsean geratu eta, honen ostean, proiektuaren bigarren zatian, ikasleek egoera honen aurrean aldaketak egiteko izan ditzaketen aukerez ohartzea da. Izan ere, norbanakoak gauza txikiak eginez, aldaketa handiago bat lor daitekeela diote Alboan-eko kideek eta horretarako, hain zuzen ere, Gobernuz Kanpoko Erakunde honen Gatazkarik gabeko teknologiakanpainan parte hartzea erabaki da gure ikastolan.

Lehen pasua, mugikor zaharren bilketa bat antolatzea izango da, jasotako material guztia erakunde honen esku utziz. Bestalde, sinadura bilketa bat ere bultzatuko da Ikastolan, Europako industriak ez ditzan gatazka armatuak sustengatzen dituen salerosketako mineralik erabil. Ekintza hauek aurrera eramateko proiektu sakonago bat garatu dute, ekintza teoriko ezberdinak burutuz eta praktika hauek kaltetutako herri hauetako testuinguru sozial eta ekonomikoa ezagut dezaten. Horretarako, María Alvarezek eta Ani Urretavizkayak, Alaboan-eko hezkuntza arduradunek, adibidez, hitzaldiak eskaini dizkiete ikasleei, egoeraren berri izan dezaten, besteak beste, bertan egondako pertsona baten esperientzia ezagutuz.

Funtsean, egitasmo honen helburua ikasleriak gizarte aldaketak burutzeko beraiek duten gaitasuna eta ardura ezagutzea da. Haren bidez, teoria ezagutzeaz gainera, egunerokotasunean praktika ere bidera dezakegula ohar daitezen. Eta hori nola egiten da? Bada, hasteko, gure kontsumoa erregulatuz edo erosten dugun hori nondik datorren eta zer nolako baldintzetan ekoiztu den galdetuz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902