Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Siria

Rikardo Arregi - 2017(e)ko martxoaren 23a, osteguna - 11:53etan eguneratua

Siriako gerrak zazpi urte bete du eta badirudi zortzi ere beteko duela arazo handirik gabe. Egia da badagoela su-eten antzeko bat 2016ko abenduaren 30etik, talde matxinoren batek ituna sinatu ez bazuen ere. Pasa den astean Astana hirian bigarren aldiz bildutakoek ez zuten aipaturiko su-etena sendotzea lortu, albiste txarra benetan hilaren 23an Genevan bake negoziazioak, Nazio Batuek babestuta, berriz hartu behar dituztenean. Astanan Siriako Gobernuaren ordezkariek eta talde matxinoenek ez zuten elkar ikusi, dena bitartekarien bidez egin zen. Siriak Turkiari muga behingoz itx dezala eskatzen dio, herrialdean terrorista gehiago sar ez dadin. Talde matxinoek ez dute Iran ikusi nahi su-etena kontrolatu behar duen erakundean. Staffan de Mistura Nazio Batuen mandatari bereziak, diplomatiko guztiek duten abileziari esker, Astanako bileraz, zailtasunak zailtasun, aurrerapausoa dela adierazi du.

Ez dakit luzatu naizen gehiegi azalpenetan (azalezkoak, bestalde), baina iruditzen zait hedabideetan Siriako gerraren zergatiei kasu gutxi egin zaiela. Egia da lehenetsi dela populazioaren egoera penagarria eta errefuxiatekin gertatzen ari den guztia eta hori oso ona da (hipokrita ez den bitartean), gerretan jendea berehala ahantzi egiten baitugu. Baina susmagarria iruditzen zait bestea. Hasieran mendebaldeko hedabideek erabaki zuten Siriako Gobernua gaiztoa zela eta talde matxinoak, onak;geroago talde matxinoen artean Al Qaeda eta Estatu Islamikoa bezalakoak zeudela konturatu zirenean, banaketa apur bat aldatu zen, baina ez gehiegi: Siriako gobernua, Errusia eta Iran gaiztoak dira alde batetik, eta, bestetik, talde matxino gehienak eta Turkia, onak. Siriako Gobernua Estatu Islamikoak hartutako lurraldeak berrreskuratzen hasi zenean, nahasketa eta despistea erabatekoa izan zen. Kurduak onen taldean beti egon diren arren, ez dira zorionekoak izan, Turkia hor baitago kurduen kontra buru-belarri. Bi aldeetan gaiztoak daudela eta abar, bai. 400.000 hildako. Bost miloi siriar Siriatik kanpo. 13 miloi lekualdatu Siria barruan. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902