Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Amaia Irazabal Antzezmotz lehiaketako hirugarren edizioko irabazlea, zumaian bizi da

“Izar denak alde jarri ziren finalaren egunean eta obra horren ondo atera izana izan zen nire saria”

Amaia Irazabal aktoreak Antzezmotz antzerki labur lehiaketa irabazi du ‘Inor ez dator’ obrarekin, eta apirilean hainbat emanaldi eskainiko ditu Tabakaleran

Ane Roteta - Miércoles, 22 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Amaia Irazabal

Amaia Irazabal

Galería Noticia

Amaia Irazabal

Zumaia- Amaia Irazabalek (Santurtzi, 1990) bigarren postua lortu zuen Antzezmotz antzerki labur lehiaketaren lehen edizioan Eltxoak obrarekin, eta aurten sari nagusia lortu du Inor ez dator lanarekin. Bi obrak berak idatzi, zuzendu eta antzeztu ditu eta sari hau “errekonozimentu” bat izan da Zumaian bizi den aktorearentzat.

Lehendabizi zorionak sariagatik. Espero al zenuen halakorik?

-Inoiz ez dakizu zer gertatuko den baina ez nuen espero.Inor ez dator An-tzezmotzen estreinatu nuen eta nahi nuen bakarra aurrera ateratzea zen. Lehen kanporaketan ez nintzen oso gustura gelditu antzezpenarekin. Finalaren egunerako, berriz, hobeto prestatu nintzen, baina berdin zitzaidan irabazi ala ez. Beti daukazu esperantza, baina obra horren ondo atera izana izan zen nire saria.

Zer suposatzen du zuretzat lehiaketa hau irabazteak?

-Errekonozimentu bat eta niretzat oso garrantzitsua da lan handia egin dudalako. Dirua ere ez da batere gaizki etortzen (800 euroko saria eskuratu du) eta motibatuta jarrai-tzeko ere balio dit.

Duela bi urte bigarren postua lortu zenuen. Orduan geratuko zitzaizun arantzatxo hori...

-Beno, beti pentsatzen duzu sarian, bestela ez duzu parte hartzen...Baina momentu batetik aurrera nahi nuen bakarra pieza hori aurrera ateratzea zen, asko kostatu baitzait.

Zer sentsazio izan zenituen?

-Finaleko eguna oso berezia izan zen. Hasieratik energia on bat neukan, oso ondo sentitzen nintzen. Goizean lan asko egin nuen, gero aitarekin bazkaldu nuen eta bibrazio onak nituen. Ez nuen presiorik, segurtasunarekin nengoen eta ni naizena eman nahi nuen. Gainera, gogoratzen dut akats txiki bat egin nuela hasieran, eta akats hori ez ateratzeko entsegatzen egon nin-tzen, iruditzen zitzaidalako hori gaizki ateratzen bazen, gaizki jarraituko nuela. Akats txiki hori gertatu zen eta ezer gertatuko ez balitz bezala jarraitu nuen. Izar denak alde jarri ziren.

Zer kontatzen du obrak?

-Abandonua da gaia, maitatuak ez garenean sentitzen duguna. Abandonuarena asko ikutzen nauen gai bat da eta normalean horrekin egiten dut lan, nire barruko gauzekin. Kasu honetan, nik uste dut denok sentitu dugula sentimendu hori noizbait.

Eta nola sortu zitzaizun ideia?

-Tabakaleran Eltxoak-en pase batzuk egin nituen eta batzuetan ez zen inor etorri. Hortik hasi zen dena.

Zein ibilbide izango du orain ‘Inor ez dator’ lanak?

-Tabakaleran izango naiz martxoaren 31ean, eta apirilaren 1 eta 2an, baita Aste Santuko asteazken eta ostegunean ere. Horren ondoren ikusiko da.

Zer proiektu dituzu esku artean?

-Lady Diantzezlanarekin ostiralean amaitzen dugu, Eltxoak oraindik martxan dago eta LeKord taldearekin ere banabil. Horretaz gain, aurrera begira dudan proiekturik garrantzi-tsuena El barco de los locos (Ship of Fools) da. Apirilaren 27an Amsterdamera noa eta hemengo gauzekin gelditu egin beharko dut. Barku hori Amsterdamen dagoela obra bat prestatuko dugu. Australiarako bidea egingo du ontziak eta gelditzen garen leku bakoitzean obra antzeztuko dugu. Lehen etapa abendura arte izango da eta ordura arte geratzeko asmoa dut.

Beste zerbait esan nahiko zenuke?

-Nire inguruko jendeari eskertu nahi diot, nire gurasoak, nire lagunak... Lortu dudan saria denena da, nire inguruan dudan jendea gabe ezingo litzateke aurrera atera.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik kuttunena. Zumaiako Inpernupe.

Paisaia idiliko bat. Itsasoa duen edozein leku esango nuke, baina leku bat esatearren, Zumaiatik Getariarako kostako ibilbide hori izugarri gustatzen zait.

Mendi bat. Agian ez da mendia, baina Zarautz eta Zumaia artean dagoen Ametzmendi esango dut.

Hondartza bat. Getariako Gaztetape.

Festa edo ospakizun bat.Zarauzko Euskal Jaiak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902