Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ginkana, udalekuak eta bidaia, Legazpiko gazteentzat

Larunbat honetan, 17.00etan, Laubideko oinezkoen gunean jolastuko dute

Asier Zaldua - 2017(e)ko martxoaren 22a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Legazpiko gazteak Madrilen, 2014an.

Legazpiko gazteak Madrilen, 2014an.

Galería Noticia

Legazpiko gazteak Madrilen, 2014an.

legazpi- Udaleko Gazteria eta Hezkuntza Zerbitzuak hiru ekimenen berri eman du: larunbat honetan ginkana batean parte hartuko dute, martxoaren 30a arte Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalekuetan izena emateko aukera dute eta nerabeentzako zerbi-tzuak Madrilera bidaia antolatu du uztailerako.

Larunbatean, 17.00etan, ginkana egingo dute Laubideko oinezkoen gunean. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute. Gaur da izena emateko azken eguna. Horretarako, beraien ikastetxeetako idazkaritzetara jo behar dute.

Ekitaldi hau Gazteria zerbitzuak antolatu du, haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitan. Ekintza Sorgintxulo taldeak gidatuko du.

Kaleko azken neurketaren arabera, Laubideko oinezkoentzako gunean euskararen erabilera ez da oso altua: ez da %10era iristen eta erdigunean, berriz, %34tik gorakoa da. Hori dela eta, aurtengo ginkana Laubiden antolatzea erabaki dute. Taldeka jolastuko dute, kalean. Hainbat proba gainditu beharko dituzte.

Aldundiaren udalekuak Bestalde, Legazpiko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Aldundiaren udalekuetan izena emateko epea hilaren 30ean itxiko dutela jakinarazi du. 7-13 urte bitartekoak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroara joango dira. Zazpi egun igaro nahi dituztenek 121 euro ordaindu behar dute eta 10 egun igaro nahi dituztenek 175 euro.

14-17 urte bitartekoak, berriz, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Avila, Caceres, Castello, Guadalajara, Madril, Menorca, Valentzia eta Frantziako aterpetxetara joango dira. Zazpi eguneko egonaldiak 163 euro balio du eta 10-12 egunekoak 226. Kasu guztietan, familia ugariek eta gurasobakarrek tarifa murriztuak dituzte.

Aldundiak antolatutako udalekuetan izena emateko, Legazpiko kultur etxeko harrera zerbitzura jo behar da (astelehenetik ostiralera, 14.30etik 17.30era) edo gipuzkoangazte.eus/udalekuak helbidera sartu. Eskaerak banaka edo taldeka egin daitezke (taldeko hiru neska-mutil, gehienez). Udalekuetako tokien zozketa apirilaren 6an egingo dute eta behin-betiko izen-ematea apirilaren 19tik 28ra izango da.

Bukatzeko, Legazpiko nerabeen-tzako zerbitzuak Madrilera bidaia antolatu du uztailerako. Izena emateko azken eguna apirilaren 9a izango da.

Uztailaren 11n irtengo dira (asteartea), 7.00etan. Zuzenean Madrilgo atrakzio parkera joango dira eta egun osoa bertan emango dute. Uztailaren 12an Madril ezagutuko dute: Puerta del Sol, Atocha, El Retiro...

Biharamunean aterpetxean gosalduko dute eta etxera itzuliko dira. Gazteak 15.00ak aldera helduko dira Legazpira. 30 lagunentzako tokia dago eta parte hartu nahi dutenek 100 euro ordaindu behar dute. Informazio gehiago lortu nahi dutenek, 943 737 171 telefono zenbakira deitu dezakete edo 634 466 838 zenbakira Wasap bat bidali.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902