Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Korrikaren aldeko ekintza ugari izango dira Azpeitian

Ostiralean euskarazko film laburren maratoia izango da plazan eta 31n ‘IdiotTxou’ antzezlana Soreasun

2017(e)ko martxoaren 22a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

azpeitia- Dagoeneko ekitaldi ba-tzuk burutu badira ere, Korrika Kulturalaren baitan Azpeitian antolatutako egitarauak jarraipena izango du datozen egunotan.

Hasteko, herritarrek Laburbira euskarazko film laburren maratoiarekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren ostiralean (22.30etik aurrera) Enparantza Nagusian.

Horretaz aparte, IdiotTxou an-tzerkiarekin disfrutatzeko parada izango da hilaren 31n (22.00etan) Soreasu antzokian. Zuzeneko irratsaio batean oinarrituta, gaur egungo errealitatearen kritika egingo dute antzezleek, umorea abiapuntu hartuta.

Urtero legez, haurrek ere beraien lekua izango dute aurtengo programazioan, eta apirilaren 4an, Korrika Azpeitira iritsi bezperan, ospatuko dute Korrika txikia. Ikastetxeetako arduradunak eta Gazteria sailekoak ari dira hori guztia antola-tzen, elkarlanean.

Beroketa besterik ez da izango hori. Izan ere, apirilaren 5ean pasatuko da Korrika Azpeititik, goizeko 5.00ak aldera. Ondoren, gosaria egingo dute korrikalariek. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902