Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Behera egin du Anoetan euskararen erabilerak

2006 urtean euskarazko elkarrizketak %69 ziren eta azken kale-neurketan %57ra jaitsi da zenbakia

2017(e)ko martxoaren 22a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Anoeta- Laugarren aldiz Anoetan egin den hizkuntza erabileraren kale-neurketaren emaitzek erakutsi dute herrian, pixkanaka, euskara gero eta gutxiago entzuten dela. Gaur egun elkarrizketen %57 egiten da euskaraz Anoetako kaleetan (%39,2 gaztelaniaz eta %3 beste hizkuntzetan). 2006 urtean, aldiz, euskarazko elkarrizketak %69 ziren.

Anoetako Udalaren egitasmoan “funtsezkoak” dira euskara indartzea eta Anoeta euskararen arnasgune izaten jarraitzea eta egoera hobetzeko asmoz, datuak aztertu eta plangintza bat egingo duela jakinazi du herriko eragileekin batera. “Bereziki kezkatu gaituzte haur eta gazteen erabileraren beherakadak eta pertsona nagusien erabilerak zenbatean egiten duen behera haurrak presente ez daudenean”, azaldu du Anoetako Udalak etxeetara bidali duten eskuorrian. Hala ere, Udalaren azalpenetan argi utzi dute “udalaren konpromisoa ez da nahikoa izango datuak iraultzeko, eta denon ahalegina beharrezkoa izango dela”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902