Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bertako 150 zuhaitz landatuko dituzte igandean Elorrixan

Landaketa girotzen joateko ‘Gutik zura’ dokumentala ikusteko aukera izango da bihar, 21.00etan, Itziarko Burugorri gunean

2017(e)ko martxoaren 22a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

deba- Iaz bezala, Itziarko Auzo Udalak udaberriari ongietorria egiteko zuhaitz landaketa antolatu du datorren iganderako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Herritar guztien partaidetzari irekita egongo den ekitaldi horretan bertako 150 zuhaitz (urkiak, arteak, lizarrak...) landatuko dituzte Elorrixako lursailetan.

Landaketan parte hartu nahi dutenek 9.30ean dute hitzordua Galarretako gainean. Hori bai, norberak bere atxurra eramatea eskatzen da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekintza hau Lizarbe guraso elkartearekin elkarlanean burutuko da eta “ume eta gaztetxoei emango zaie lehentasuna baina herritar guztiak animatzen ditugu parte hartzera”.

Behin lanak amaituta, salda beroa eskainiko da Lauhaizeta elkartean.

“Urtetik urtera bertako baso eta paisaia sendotzen joatea da asmoa, jendartea kontzientziatuz eta ume eta gazteen naturarekiko harremana bultzatuz”, azpimarratu dute Itziarko Auzo Udaletik.

bihar, zinea Igandeko landaketa girotzen joateko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen Gutik zura dokumentalaren emanaldia egongo da bihar (21.00etan) Itziarko Burugorri gunean.

Pelikula horren helburu nagusia “basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea” da.

Jon Maia bertsolariak zuzendu du dokumentala eta bihar Itziarren izango da emanaldia aurkeztu eta solasaldian aritzeko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902