Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilek Energia Astea antolatu du gaurtik aurrera

Arratsaldean faktura elektrikoa ulertzeko hitzaldia eta larunbatean Lanbide Eskolara bisita prestatu dituzte

2017(e)ko martxoaren 22a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Usurbil- Usurbilgo Udalak Energia Astea antolatu du aste honetarako eta bi hitzordu jarri ditu, lehenengoa gaur bertan eta bestea larunbatean.

Esan bezala, gaur 19.00etan Potxoenean, Goiener Kooperatibaren bazkide den Alex Lopezek Etxeko faktura elektrikoa ulertzen eta hobetzen hitzaldia eskainiko du. Bertaratuko direnei bakoitzaren etxeko faktura ekartzea gomenda-tzen zaie, fakturaren interpretazioaren inguruko xehetasunak han bertan ikusteko.

Bestalde, larunbatean, Usurbilgo Lanbide Eskolan energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren inguruko bisita egingo da, 10.00etatik aurrera.

Bisita honetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da Usurbilgo Udalera bertaratuz edo ingurumena@usurbil.eus posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Energia Astearen antolatzaileak Usurbilgo Udala, Goiener kooperatiba eta Usurbilgo Lanbide Eskola dira. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902