Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

W zuria tximeleta babestuko du Zarautzek

20 zumar landatu dituzte tximeleta espeziea babestu eta berreskuratzeko

Ane Roteta - 2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 06:13etan eguneratua

Gloria Vazquez zinegotzia eta Dan Lertxundi Zerynthiako kidea, panel berriaren ondoan.

Gloria Vazquez zinegotzia eta Dan Lertxundi Zerynthiako kidea, panel berriaren ondoan.

Galería Noticia

Gloria Vazquez zinegotzia eta Dan Lertxundi Zerynthiako kidea, panel berriaren ondoan.

Zarautz- Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak, Zerynthia elkartearekin batera, W zuria izeneko tximeleta babesteko proiektua jarri du martxan, eta horretarako 20 zumar ale landatu zituzten Orokietako ikasleek Zuhaitz Egunean. Horretaz gain, espezie horren berri emateko panel dibulgatibo bat jarri dute zumarrak landatu ziren tokian, hain zuzen ere, Asti eremuan.Gloria Vazquez, Ingurumen zinegotziak, adierazi zuenez, proiektuaren helburua arriskuan dagoen tximeleta espeziea babestea eta berreskuratzea da. Izan ere, tximeleta horrek zumarren loreak behar ditu elikatzeko. “Zoritxarrez, zumarrak desagertzen ari dira Europa osoan, hongo batek sortu duen zumarraren grafiosia izeneko gaixotasun bat dela eta. Zumarraren desgerpenaren ondorioz, tximeleta hori ere desagertzen ari da Europa osoan. Biodibertsitate galera horri aurre egiteko programa bat jarri da martxan beren habitata berreskuratzeko. Programa horren barruan, Espainiako Ingurumen Ministerioak interesatuen eskura jartzen ditu gaixotasun horrekiko erresistenteak diren zumarrak, eta horietako ba-tzuk dira Orokietako ikasleek landatu zituztenak. Orain gazteak dira, baina hazten direnean tximeletaren bizilekua izatea espero dugu”, azaldu zuen Vazquez zinegotziak.

Zerynthiako kide den Dan Lertxundik aditzera eman zuenez, epe luzerako interbentzio bat da eta zumarrak hazteko eta tximeleten habitat naturala sortzeko hamar urte inguru beharko dira. “Gaur egun zumarrak aurki daitezke eskualdean, baina gaixotasun horren ondorioz, ez dute tamaina handia eta hiltzen joaten dira. Era berean, tximeleta espezie hori ere gainbeheran doa, bere bizitza zumarrari oso lotuta baitago”, adierazi zuen Lertxundik.

Ingurumen zinegotziak azpimarratu zuenez, Ingurumen sailaren ardatz nagusietako bat da biodibertsitatea babestea, eta “espezieen bioaniztasuna mantentzea naturaren oreka mantentzeko oso garran-tzisua dela” nabarmendu zuen. Horren harira, hainbat proiektu garatzen ari direla gogorarazi zuen: “Garate Santa Barbara eremuan dagoen Zingirako basoa (Natura 2000 sarean dago) erosi genuen duela gutxi, arkamurkak babesteko eta zabaldu ahal izateko”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902