Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Matxinadari buruzko ibilaldia izango da Azkoititik

Olatz Arangurenek gidatuko duen txangoa apirilaren 8an egingo da eta izena eman daiteke jada

2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 06:13etan eguneratua

azpeitia- Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Udalak eta Azkoitiko Maxixatzen euskara elkarteak 1766ko matxinadari buruzko ibilaldi gidatua antolatu dute apirilaren 8rako elkarlanean. Olatz Arangurenen gidaritzapean egingo den ibilaldi hori 10.00etatik 12.00etara bitartean egingo da, Azkoititik Azpeitira, hain zuzen ere.

Azpeitiko Kultur Mahaiatik gogorarazi dutenez, “iazko apirilean 250 urte bete ziren Azkoitian eta Azpeitian gariaren matxinada bezala ezagutzen den altxamendua lehertu zela”.

Gariaren eta artoaren prezioak igotzeak eta beste zenbait arrazoik eragin zuten herri xehearen altxamendua, garai hartako jauntxoen aurka.

Gertakari hori ezagutzera emateko hainbat jarduera egin ziren iaz bi herrietan eta apirilaren 8rako antolatutako ibilaldi gidatuak jarraipena eman nahi dio 2016an burututako egitarauari.

Txangoa Azkoitiko Egurbideko olatik abiatu eta Azpeitian amaituko da, 1766ko matxinada kalearen izendapenarekin.

Ibilaldian parte hartzera animatzen direnek Matxinada hartan zeresana izan zuten eraikinak eta txokoak bisitatuko dituzte, orduko gertakariak ezagutuz.

Guztira 30 bat lagunentzako lekua izango da apirilaren 8rako prestatutako ekitaldian eta parte hartzeko interesa dutenek azpeitikokulturmahaia@gmail.com helbidera idatzi edo 688 895 472 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko. Autobusa egongo da leku aldaketak egiteko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902