Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jon Maia Oarsoaldeko euskaltegietan izango da

Bihartik aurrera, bertsolariak jatorri ezberdineko pertsonekin izandako esperientziaz mintzatuko da

Martes, 21 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Errenteria- Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean, Jatorria, identitatea eta elkarbizitza izeneko tailerra emango du egunotan Jon Maia bertsolari ezagunak.

Bere bizipen eta esperientzia pertsonaletatik abiatuz, jatorri ezberdineko gizon-emakumeen elkarbizitzaren eta proiektu komunen inguruko azalpenak emango dizkie euskaltegietako ikasleei.

Mintzagun egitasmoaren helburua, ikasleek euskara erabiltzeko dituzten aukerak areagotzea da.

Honela, bihar Errenteriako Udal Euskaltegian egongo da 16.00etatik 20.00etara. Etzi, Pasaiako Udal Euskaltegian 9.30tik 11.30era eta Xenpelar AEKn (Errenteria) 17.00etatik 19.00etara. Hurrengo egunotan, 27an, Oroitzene AEKn (Lezo) 18.00etatik 20.00etara eta 29an Txirrita AEKn (Pasai Antxo) 19.00etatik 21.00etara izango da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902