Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskaraz irakurtzeko zaletasunari, bultzada

Beasaingo Udalak ‘Irakurri, oparitu eta gozatu’ kanpaina abian jarri du

M. Aranburu - 2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 06:13etan eguneratua

Gurutze Sukia, Xabier Matarranz eta Olaia Eskitxabel, kanpainaren aurkezpenean.

Gurutze Sukia, Xabier Matarranz eta Olaia Eskitxabel, kanpainaren aurkezpenean. (M.A.)

Galería Noticia

Gurutze Sukia, Xabier Matarranz eta Olaia Eskitxabel, kanpainaren aurkezpenean.

beasain- “Irakurtzeak onura handia dakar. Besteak beste, irudimena lantzen da, lasaitasuna berma-tzen du, harremanak hobetu eta norberak bere barnerako bidaiak egiten ere laguntzen du”, azaldu du Xabier Matarranz Beasaingo Udaleko kultura zinegotziak. Euskaraz irakurtzeko zaletasunari bultzada eman nahi dio Beasaingo Udalak, eta horregatik atzo aurkeztu zuten maiatzaren 31a arte herrian egingo den Irakurri, oparitu eta gozatu kanpaina. Helburu nagusiak euskarazko literatura eta irakurzaletasuna hedatzea dira eta era berean udal bibliotekako erabiltzaile kopurua handitzea.

Bihar bertan hasiko dira ekintzak. Bazen noizbait, nonbait, norbait… zerbait egiten liburuaren ipuin kontaketa izango da 17.30ean udal bibliotekan. Ostegunean, berriz, 19.30etatik 20.30etara hankapaloak egongo dira kalean zehar eta kanpaina honen egitaraua banatuko dute herrian. Martxoko azken ekitaldia ostiralean izango da. Bertan, irakurle taldeak Leire IbargurenenLaura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak liburua irakurriko du Igartzako jauregian 17.30ean, eta jarraian liburu horren aurkezpena izango da leku berean.

Udal liburutegiak ere berrikun-tzak eskainiko ditu euskaraz irakurtzen duten pertsona gehiago egon daitezen. Horrela, bibliotekara joan eta euskarazko liburu bat hartu beharko da, ondoren irakurri eta itzultzerakoan, irakurleak liburuari buruzko fitxa bete behar du. Hori egindakoan, bertako arduradunak erosketa balea emango dio, eta horrekin Mirentxu liburu dendan %35ko beherapena izango du liburu bat erosterakoan. Horrez gain, hilabeteko parte hartzaileen artean 30 euroko erosketa txekea zozkatuko da liburutegian.

Oraindik ere datozen hilabeteetako egitaraua ez dago guztiz itxia, baina aurreratu dutenez, liburu truke gune bat jarriko da bibliotekan bertan, Goierriko irakurle taldeen topaketa antolatu nahi dute eta udaberrian liburu festa bat jarri nahi da abian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902