Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilek hondakinak kudeatzeko plana zehaztu du

Adituen eta herritarren laguntzaz, 2013 urterako ekintzak behin betiko onartu ditu

Aitziber Muga - 2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 06:13etan eguneratua

‘Atez Ate’ko sistemak erabiltzen duen zintzilikario bat.

‘Atez Ate’ko sistemak erabiltzen duen zintzilikario bat.

Galería Noticia

‘Atez Ate’ko sistemak erabiltzen duen zintzilikario bat.

Usurbil- Usurbilgo Udalak, nazioarteko adituen zein usurbildarren laguntzaz, hondakinen gaineko kudeaketa integrala lortzeko bideorria zehaztu du egunotan. Usurbil 0.0 izeneko programaren bitartez, 2023 urtera arteko neurri zehatzak mahaigaineratu eta Usurbilek bere sistema doitzeko beste aurrerapauso bat eman du.

Abenduaren 22an behin behineko bideorria publiko egin zenetik martxoaren 16ra arte, dokumentua osatzeko aukera izan du Udalak. Izan ere, Joan Marc Simón Zero Waste Europe erakundeko zuzendariak, Ramon Plana Biologian doktore eta hondakin organikoen tratamenduetan adituak edota Gorka Bueno, Ainhoa Iraola eta Dani Zuazagoitia EHUko Ingenieritza Eskolako ordezkariek parte hartu dute prozesuan, besteak beste.

Programaren helburua hondakinen kudeaketan 0 zenbakia da. Honenbestez, Usurbil 0.0 proiektuak hurrengo gakoak ditu helmuga 2023 urterako: Usurbilgo hiri hondakinen sorrera %10 murriztea, herrian sorturiko biohondakina bertan konpostatu eta erabiltzea, hiri hondakinen %90 gaika biltzea eta hiri hondakinen bilketa eta tratamendu zerbi-tzuak defizit ez izatea.

Lau helburu nagusi horiek betearazteko, 41 puntutako ekintza-plana gauzatzea aurreikusten dute udal ordezkariek. Ekintza guztiak hiru lehentasun mailatan sailkatu dira, herritarrekin antolatu diren lan saioetan zehaztutakoaren arabera.

Besteak beste, herriko biohondakina baserri konpostaren bidez birziklatu eta konposta herrian bertan erabiltzea izango da neurrietako bat. Beste bat tasa bidezkoagoak susta-tzea izango da, kutsatzen duenak gehiago ordain dezala indartuz. Ekitaldi publikoetako zein kale garbiketako hiri hondakinen zerbitzua hobetzea bilatuko da ere, gaikako bilketa hobetuz eta prebentzio protokoloa martxan jarriz. Aurrekoez gain, errefusaren bilketan, hondakin inerteen datuak hobetzen jarrai-tzea aurreikusi du Udalak.

“2008. urtean hondakinak era arduratsuagoan kudeatzeko aitzindaritza hartu genuenetik, Usurbilek hainbat aurrerapauso eman ditu norabide horretan. Espainiar Gobernuko Ingurumen Ministerioak Usurbilgo Udala praktika onen eredu gisa aitortua du gaur egun, eta ohikoa da bestelako erakundeetatik Usurbilgo udalerrira bisita egitea bertako bilketa eredua ezagutzeko”, adierazi du idatzi batean Xabier Arregik, Usurbilgo alkateak. “Bederatzi urteren ondoren, usurbildarrek argi eta garbi helarazitako mezua jaso dugu, eta Usurbilgo Udalak bere hondakinen kudeaketa integrala garatzeko ahalmena duela erakusten dugu programa honen bitartez”, gaineratu du.

%842016ko hiri hondakinen gaikako bilketaren balorazio positiboa egin du Usurbilgo Udalak, gaikako bilketa %84koa izan baita. Usurbildar bakoitzak 475kg. hondakin sortu ditu urtean, eta horietatik 75kg. errefusa izan dira, modu horretan, azken urteetako emaitzak apur bat hobetu dira. Gipuzkoan egin diren 50 karakterizazioetatik, Usurbilgo errefusa izan da material biodegradagarri gutxien duen errefusa (%8,81) eta material mixto gehien zuena (pixoihal eta konpresak).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902