Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademiko berritzailea diseinatu du

ep - 2017(e)ko martxoaren 20a, astelehena - 12:02etan eguneratua

DONOSTIA. Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademiko berria diseinatu du hurrengo ikasturteari begira. Modu honetan, industrian eta enpresetan antzeman diren beharrak betetzen dituen profilak hartu dituzte kontuan, beste hainbat tituluen artean, Orona Ideo Fundazioan egin den aurkezpenean adierazi duenez. 

Mondragon Unibertsitateak eskainiko dituen titulu ofizialen artean Industria 4.0 eta ingeniaritzak daude. Carlos Garcíak, Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak, nabarmendu nahi izan du "langabezia-tasa % 7koa dela profil horietan graduatzen direnen artean, eta batez besteko langabezia-tasa % 16koa dela beste titulu batzuetan".

Enpresetako profil teknikoen beharrari irtenbidea emateko, unibertsitateak Mekatronikako Ingeniaritza Gradua jarriko du martxan datorren ikasturtean (baita ofiziala ez den beste titulu propio bat ere: Industria Automatizazioko Masterra).

Mekatronikako Ingeniaritza Gradua titulu bakar batean hiru ezagutza-eremu barne hartzen dituen Euskadiko lehen titulua da: makinaren mekanika, elektronika eta informatika.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902