Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
asteartetik ostegunera

Dbus-ek tomate haziak banatuko ditu erabiltzaileen artean

EUROPA PRESS - 2017(e)ko martxoaren 20a, astelehena - 16:48etan eguneratua

DONOSTIA. Donostiako Dbus konpainiak tomate haziak banatuko ditu, dohainik, bere autobusen erabiltzaileen artean, aste honetako astearte eta ostegun bitartean, etxean landatzeko.

Prentsa ohar baten bidez, Dbus-ek adierazi du bere 130. urteurrenaren programazioan sartzen dela ekintza hau. Cristina Enea Fundazioaren kolaborazioarekin batera gauzatu da, "garraio publikoaren erabilera eta bizimodu osasungarria sustatzeko".

Guztira 2.000 tomate hazi poltsa dira, autobus hibridoetan banatuko direnak, ingurumenarekin errespetuzkoa den teknologia erabiltzen dutenak.

Hirugarren aldia da horrelako zerbait egiten dela. Urrian espinaka haziak banatu ziren eta abenduan zerbarenak. Oraingo honetan, 'Loidi' tomatearen haziak dira, Getariakoa, tamaina handiko fruituak dituena eta kolore gorri bizikoa gainera.

Hazi poltsa bakoitza argibideekin dator nola erein behar diren jakiteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902