Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Bestelako parametroak

Ana Urkiza - 2017(e)ko martxoaren 20a, astelehena - 11:09etan eguneratua

Aurreko astean, Gipuzkoako Foru Aldundian, hainbat lagun bildu ginen gipuzkoarren kultura politikoaz hitz egiteko. Aurretiaz, inkesta batean parte hartzeko gonbita luzatu ziguten eta, honakoan, inkestaren emaitzak ezagutzeko eta hainbat terminologia politikoren gainean eztabaida-tzeko elkartu ginen. Helburua, etorkizunean kultura politikoa sustatzeko eta politikaren lan lerro nagusiak zeintzuk izan daitezkeen irudikatzen hastea. Interesgarria izan zen inkestaren emaitzak jasotzea eta belaunaldi ezberdinen artean agertzen diren ezberdintasunak (sekula ez dira txarrerako) antzematea. "Politika" eta "demokrazia" terminoekin batera, "militantzia", "partaidetza", "bizikidetza", "solidaritatea", "konpromisoa", "sakrifizioa" hainbat eta hainbat termino aztertzeko beta izan genuen eta argiro ikusi genuen, terminoetan beraietan ere sekulako garapena nozitu dugula azken hamarkadotan.

Arrasaten, ostera, "Euskaraz bizi" eguna ospatu dute asteburuan. Bi belaunaldi nahikoa dela esan da bertan Euskal Herria euskalduntzeko. Apirilaren 8an ETAk armak entregatuko dituela aditzera eman da. Eta, atzo, 125.000 lagun beren herriaren etorkizunari buruzko galdeketan parte hartzera gonbidatuta zeuden. Zalantza gabe, gure herriaren etorkizuna irudikatzeko testuingurua eta eskura ditugun bitartekoak besterik dira. Aztiker-ek gidatutako kultura politikoaren gaineko azterketan nabarmentzen zen gaietako bat zera zen: orain 40-60 urte dituzten hiritarren eta gazteen artean dagoen politikari buruzko ikuspegia eta inplikazioa oso ezberdinak direla. Adituen eta hiritarren artean ere aldea nabarmena zen. Kontua, ordea, kultura politikoa neurtzeko erabili dugun ikuspegia, hain zuzen ere, orain arte baloratu ditugun edukien araberakoa ez ote den. Testuinguruaren aldaketa eta politikariek egindako lana ere hor daude. Gizartea mugitzen ari da. Agian, parametro ezberdinetan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902