Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

TTIPei buruzko mahaiingurua izango da asteartean

Domingo, 19 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 13:22h

 GETARIA – Getariako Eskubide Sozialen Kartak, Udalak eta gaztetxeak TTIPei buruzko mahai-ingurua antolatu du astearterako (19.00etan Alondegian), eta TTIPak Jatorrizko Deituretan nola eragin ahal duen landuko dute. Bertan izango dira Itxaso Compañon, Lantziegoko Arabar Errioxako El Mozo Wines Bodegako nekazaria eta Andoni Garcia, baserritarra eta Ehne-Bizkaia nekazal sindikatuko bozeramailea. – A.R.

‘Udala informatzen’ saioa izango da bihar Getarian

GETARIA – Onartu berri diren 2017ko aurrekontuen berri emateko eta Guztiok 1 aurrekontu parte-hartzailearen balantzea egiteko, Udala informatzen saioa egingo du Getariako Udalak bihar astelehena, 19.00etan, udalbatza aretoan. Udaletik herritar guztiei luzatu diete gonbita, bertara azaldu eta lehen eskutik informazioa jasotzera, eta nahi izanez gero, euren proposamenak egitera. – A.R.

Euskal Jai eguna antolatzeko bilera egingo da bihar

ORIO – Ekainean ospatzen diren San Pedro festetan Euskal Jai eguna antolatzeko asmotan dabil Orioko Udala, eta egun hori antolatzen joateko bilera baten deialdia egin dute. Hala, Udaletik jakinarazi dutenez, bilera bihar bertan egingo da, arratsaldeko 19.30ean kultur etxean. Udalak gonbita luzatu die herriko eragile guztiei, hala nola, dantzariei, gazteria arloko edo elkarte gastronomikoetako kideei ere. – A.R.

Bihar eta asteartean salduko dira Jubilatuen Egunerako txartelak

ORIO – Orioko Zaharren Babeslekuak Jubilatuen eta Pentsionisten Eguna ospatzeko bazkaria egingo du martxoaren 29an. Bazkaria Aginagako Errasti sagardotegian izango da, eta ondoren, Egunsenti abesbatzaren saioa izango da. Txartelek 23 euroko prezioa izango dute eta bihar eta asteartean erosi ahal izango dira, 16.00etatik 18.00etara. Horretarako beharrezkoa izango da sozio txartela eguneratuta izatea – A.R.

‘Hurbil gaitezen naturara’ hamabostaldia, Zestoan

ZESTOA – Datorren asteazkenetik apirilaren 1era Hurbil gaitezen naturara hamabostaldia egingo da Zestoan. Hala, asteazkenean eta hilaren 29an sendabelar tailerra egingo da haurrentzat (17.00etan gaztelekuan). Bestalde, 10 urtetik gorakoentzat mosaikoa egingo da, eta martxoaren 24tik 31ra Barbantxoren saioetako gaia natura izango da. Amaitzeko, hilaren 31ean hegaztientzako habi kutx


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902