Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Idoia Iturbe psikologoa

“Ekintzaren bat esklusiboki emakumeentzat bada behar hori dagoelako da, eta ez gara errudun sentitu behar”

‘Mikromatxismoak lantzeko ahalduntze programa’ izan da Idoia Iturberen gradu amaierako lana, eta horri esker Francisca de Aculodi saria eskuratu du

M. Aranburu - Domingo, 19 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Idoia Iturbe

Galería Noticia

Idoia Iturbe

Idiazabal- Idoia Iturbe idiazabaldarrak ez zeukan argi zer ikasiko zuen. Jendearen jarreraren atzean dauden gauzak jakiteko interesa bazuen, ordea, eta gogo horri segika psikologia ikasketak burutu ditu. Gradu amaierako lana mikromatxismoaren inguruan egin du eta Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatutako Francisca de Aculodi sariko osasun zientzien adarrean irabazlea izan da.

Francisca de Aculodi lehiaketako saria eskuratu duzu. Zer da sari hau eta nola sentitu zara irabazleetako bat izan zarela jakitean?

-Euskal Herriko Unibertsitateak emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. planaren barruan sartu du Gradu eta master amaierako proiektuetan genero ikuspegia sustatzea, eta lan horietan genero ikuspegia txertatu duten lanak bultza-tzeko eta ikustarazteko, Francisca de Aculodi izeneko saria sortu zuen.

Lehiaketara norbera aurkeztu behar da, eta irakasleak deitu zidanean pentsatu nuen agian horrelako zerbait izango zela, baina egia esan ez nuen espero. Poz handia izan da, batez ere, nire lanari eta profesional moduan gorputza ematen diolako.

Genero ikuspegia landu duzu orduan zure lanean.

-Bai. Mikromatxismoak lantzeko ahalduntze programa izan da egin dudan lana. Hasieran ez nekien oso ongi zerren inguruan egin gradu amaierako lana, eta tutorea zein izatea nahi nuen erabaki nuen. Psikologiari dagokionez, betidanik gustatu zait psikologia positiboa, gauza onak bilatu eta bultzatzen dituen teknikak lantzea. Gainera, interesgarria da horrelako lan bat egitean praktikan jartzeko aukera izatea.

Zer lantzen da programa horretan eta zeini zuzendua dago?

-Lanak hiru fase ditu. 30-55 urte bitarteko emakume guztiei zuzendua dago. Horrela talde bat sortu eta lehenengo fasean mikromatxismoa zer den, nondik datorren, zein fun-tzio dituen... azaltzen zaie. Bigarrenean bakoitzaren errealitatean sakontzen dugu. Hots, nahi dudana egiten ari naiz edo ia ohitu naiz hau egitera non ez dudan planteatu ere egiten aldaketa bat. Mikromatxismoak aztertzen dira eguneroko errealitateak ikusteko, norbere buruarekin lanketa bat egiten da, indarrak hartu eta aldaketak martxan jartzen dira. Azkeneko fasea terapeutikoa da, hots, norberak bere arazoak kontatzea.

Nahiz eta lan bat izan den, praktikan jartzeko aukera ere izan duzu. Nola bizi izan duzu esperientzia?

-Asko disfrutatu eta ikasi dut. Abadiñon egin dugu programa, eta bi hilabete eta erdi iraun du. Dozena bat lagun inguru elkartu gara, ama diren eta ez diren emakumeak, eta oso aberasgarria izan da. Hala ere, azkenean lehenengo bi faseak bakarrik landu ditugu. Esaterako, autoestimuaren gaiari hasiera batean eman behar geniona baino denbora gehiago eskaini diogu, behar hori zegoela iruditu zaigulako. Programaren helburua da ikustea non gauden, eta nora iritsi nahi dugun. Azkenean emakumeok herentzia femenino bat jaso dugu, rol batzuk hartzen ditugu, eta horren jabe izan behar gara.

Batzuk programa hau emakumeentzako soilik izango zela jakin zutenean azaldu zuten ea zergatik gizonek ez zuten parte hartuko. Zerbait esklusiboki emakumeentzat antolatzen bada behar hori dagoelako da, eta ez gara sentitu behar errudun horregatik, oraindik ere asko dagoelako berdintasuna lortzeko.

Mendi bat. Aizkorri.

Hondartza bat. Gustuko dut hondartza nahiz eta ez naizen askotan izan... bat aukeratzekotan Zurriola izango litzateke.

Paisaia bat. Edozein egunsenti.

Festa edo ekitaldi bat. Udako edozein festa. Giro ona, oporrak, lagunak, jai giroa... hori aukeratuko nuke.

Gipuzkoako txoko gustukoena. Ez da galdera erraza, baina paisaia eder bati begira musika entzuten egotea aukeratuko nuke. Oso gustura sentitzen naiz horrelako momentuetan.

G

ipuzkoantzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902