Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Miraz eta desiraz

Xabier. Euzkitze - Domingo, 19 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Ez dakit inoiz aski aztertu eta goratua izango den Piarres Xarriton hazpandarrak euskalgintzaren eta letren alorrean egindako lana. Are aipamen gutxiago izanen du, hain segur, Iparraldeko giro nahasi eta uherrean bortxakeriaren aurka beti erakutsi izan duen jarrera tinko eta irmoak. Bake-gizona izan da Piarres, eta bakerantz gehiago hurbilduko gaituen berria jakin genuen hura pausatu zen egun berean, ETAren armagabetzearena. Har beza bakean atseden.

Atzo goizekoa dirudi batzuetan, aspaldi jazoa besteetan, baina bost urte eta gertakari asko igaro dira ETAk jarduera armatuari bukaera ematea erabaki zuenetik. Bizikidetzan eta askatasunean alimaleko urratsak eman baditugu ere, bazen pisuzko estakuru bat ukazioa legetzat hartu eta ondoen lehenean geundela irizten ziotenentzat: oraindik armak euren esku dituzte. Aurki geratuko da funtsik gabe arrazoibide hori. Izan ere, iturri fidagarriek iragarri dutenez, apirilaren 8rako armagabetzea burutua izango da. Armategiak baino hutsago geratuko da mugarria bezain geldi jarraitu nahi dutenen arrazoiketa. Bistakoa da azazkalik ere mugitu gabe jarraituko dutela indarkeriarik gabe zernahitaz hitz egin zitekeela ziotenak, baina askoz sendoagoa izango da haiek mugiarazteko indar egin nahi dugunon batasuna.

Dinamikak aldatzea aipatuta, lazgarri gertatzen dira Iruñeko karriketan berrikitan ikusiriko istiluak eta EHUren egoitzetan eginiko sabotajeak. Balirudike ez dela Espainiako eskuin erreakzionarioa iraganaren miraz dagoen bakarra, baina bortxaren erabiltzaileek lehen ez zuten oztopo handi bat badute orain: gizarte osoak ematen diela bizkar. Hainbeste urte alferrik galdu ez bagenitu horretara iristeko...


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902