Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoako ezti lehiaketan 21 eztigile lehiatuko dira bihar

Zegaman Erlezain Eguna ospatzearekin batera txapelketaren 19. edizioa izango da

M. Aranburu - Sábado, 18 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Iazko Erlezain Egunean gizon bat ezti motak begiratzen dago postu batean.

Iazko Erlezain Egunean gizon bat ezti motak begiratzen dago postu batean.

Galería Noticia

Iazko Erlezain Egunean gizon bat ezti motak begiratzen dago postu batean.

zegama- Bihar Erlezain Eguna ospatuko dute Zegaman eta urteroko legez, erlezaintzako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera egongo da. Horrez gain, Gipuzkoako 19. Ezti Lehiaketa jokatuko da.“Egun handia da igandekoa zegamarron-tzat, eta jende asko gerturatzea espero dugu”, azaldu du Joseba Izagirre Zegamako alkateak.

Lehenengo aldiz, haurrek erleei buruz gehiago ikasteko, Erlearen bila orientazio jolasa antolatu dute Anduetza parketxean

Goizeko 10.00etan txistulariek kalejira egingo dute herrian zehar, eta ordu berean irekiko dute artisau azoka. Gainera, lore erakusketa eta salmenta ere izango dira, eta Jakoba Errekondo paisajista eta idazle ezagunak loreen erabilpenei buruzko azalpenak emango ditu. Gipuzkoako gozogile onenek ere izango dute haien tartea eta kiroldegian jarriko dituzte ikusgai haien produktuak.

Eguneko ekintza nagusia Gipuzkoako Ezti lehiaketa da eta 10.30ean hasiko dute. Bertan, Gipuzkoako 21 eztigilek parte hartuko dute, eta tartean izango dira Goierriko hiru ekoizle: Gabiriako Igor Altuna, Mutiloako Bittor Murgiondo eta Segurako Ageda Zeberio. Gainera, goizean zehar erleak eta beraien ekarpenari buruzko panelak egongo dira jarrita, nahi duenak informazioa jaso dezan. Bestalde, Rafa Gorrotxategik eztizko karameluak egingo ditu artisau erara eta Aitxuri herri eskolako haurrek erlea gaitzat hartuta egindako marrazkiak ikusteko aukera ere egongo da. “Egitarau zabala antolatu dugu aurtengo ediziorako”, esan du Izagirrek. 11.30ean haurrentzako kandela tailerra hasiko da, 12.00etan txapelketara aurkeztutako ezti guztiak dastatzeko aukera egongo da, 12.30ean Gorrotxategik karamelu gehiago egingo ditu, 13.00etan Aitxuri ikastetxeko haurren marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte eta 13.30ean ezti lehiaketako sariak banatuko dira. Bertan, epaimahaikideek hiru sari emango dituzte, eta laugarren saria Zegamara inguratzen direnen esku geratuko da, haiek hautatuko dute irabazlea. 13.45ean, berriz, gozoki dastaketa egongo da. Berrikuntza moduan orientazio jokoa ere antolatu dutela azaldu du alkateak: “Erlearen bila orientazio jolasa egingo dute haurrek Anduetza parketxean 16.00etan”. Eguneko azken ekitaldia 18.00etan izango da, bertsolari jaialdia. Aitxuri herri eskolako gimnasioan Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus bertsolariak kantatuko dute. Gai jartzaile lanak Saroi Jauregi zaldibiarrak egingo ditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902