Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur jokatuko da Arriarango lasterketa

Aurten, lehen aldiz, bi luzeera ezberdineko probak egongo dira, bat 11 kilometrokoa eta bestea 23koa

Sábado, 18 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Arriarango iazko lasterketan, korrikalariak.

Arriarango iazko lasterketan, korrikalariak.

Galería Noticia

Arriarango iazko lasterketan, korrikalariak.

beasain- Arriarango Xabier Mendizabalen oroimenezko mendi lasterketa gaur jokatuko dute Beasaingo Arriaran auzoan. Orain arte probaren luzeera 16 kilometrokoa zen, baina antolatzaileek aldaketa ba-tzuk egin dituzte horren inguruan. Horrela, aurtengo edizioan bi ibilbide izango dira, luzea 23 kilometrokoa eta laburra, 11koa.

Irteera ordua ere desberdina izango dute. Proba luzekoak 15.30ean abiatuko dira, eta laburrekoak, berriz, 16.00-etan. i probetan parte hartuko duten korrikalariak leku berdinetan barrena ibiliko dira eta guztira 250 korrikalari inguruk parte har-tzea aurreikusten dute antolatzaileek.

goierri kopaArriarango lasterketa Goierri Kopa Traileko bigarren lasterketa puntuagarria da. Oraingoz, Sprint distantziako liderrak Juanjo Igartzabal eta Elena Calvillo dira eta gaur erabakiko da ea lidertzarekin jarraitzen duten. Hurrengo zita Leharrei proba izango da, Gabirian. Hori apirilaren 1ean jokatuko da, 09.30ean hasita, eta dagoeneko izena emateko aukera dago www.kirolprobak.com webgunean. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902