Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Soinurbil musika astea hasiko da astelehenean

Usurbilgo organoari bisitak, kontzertuak edota antzerki musikatua egongo dira hurrengo igandera arte

Sábado, 18 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Usurbil- Datorren astelehenean hasiko da XIII. Soinurbil musika astea, Zumarte musika eskolaren eta Usurbilgo Udalaren eskutik. Egunero-egunero hurrengo igandera arte, martxoaren 26ra arte, emanaldiak egongo dira herrian.

Jardunaldiei hasiera emateko, astelehenean organo erakustaldiak egongo dira Salbatore elizan. Bi saio egingo dira, lehena 18.00etan eta bigarrena 19.00etan.

Asteartean hiru eta bederatzi urte arteko haurrek Sutegiko auditorioan 18.30ean Kontu-Kantariantzerki musikatuaz gozatu ahal izango dute.

Asteazkenean, berriz Salbatore elizan, 19.00etan, organo eta txistu kontzertua antolatu dute.

Ostegunean, Beasaingo musika eskolak emanaldia eskainiko du Sutegin 19.00etan.

Ostiralean musika munduan ibilbide luzea duten bost musikarik Rockalean ikuskizuna eskainiko dute 20.00etatik herriko kaleetan.

Larunbatean, musika estilo berdinarekin jarraituko da, Zumarteko pop eta rock taldeen txanda izango baita, 12.00etan Mikel Laboa plazan.

Amaitzeko, igandean, Azkoitiko musika bandak bisitatuko du herria eta ohi denez, 12.00etan kalejira egingo du eta 13.00etan kontzertua eskainiko du frontoian. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902