Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

EH Bilduk 2019-2020rako eskola handitzea eskatuko du

Astigarragako oposizioarentzat irtenbide hoberena jangelako eraikinari solairu bat gehitzea da

Sábado, 18 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Astigarraga- 2016an 106 haur jaio ziren Astigarragan eta eskolak Hezkuntza Sailari 2018-2019 ikasturterako bi urteko gelan bosgarren lerro bat irekitzea eskatu du. EH Bilduk, “eskola publikoaren aldeko konpromiso irmoan berretsiz eta Astigarragako haur guztiek herriko eskola publikoan ikasteko aukera bermatzeko”, bat egiten du eskaera honekin.

Hezkuntzak onartu du lerro gehigarri hau. Hala ere, bi urteko bost gela izateak, espazio arazoak ekarriko ditu etorkizunean. 2019-2020rako eskolan ez da guztientzat lekurik izango. Beraz, EH Bilduk Astigarragako Udalak eta Hezkun-tza Sailak arazo honi berehala heldu behar diotela uste du.

Bilduk Gobernua zuenean egin zen handipenean, aretoa eta jangela dauden horretan, beste solairu berri bat eraikitzeko gaitasuna bermatu zitzaion egiturari eta beraz, gaur egungo oposizioko taldearen-tzat, soluzio hoberena azken handipenari laugarren solairu bat txertatzea litzateke.

EH Bilduk defendatzen duenez, laugarren solairu berri horrek bost ikasgela berri egokitzeko aukera eskain dezake. Gainera, arte plastikoentzako tailer-gela egokitu ahalko litzatekeen ere azter liteke.

Horregatik, oposizioarentzat EAJren proposamena “ulergaitza” egiten zaio, “haurreskola kokatuko den lokalari zati bat kendu eta eskolako ikasgelak hor kokatzea” delako. “Haurreskolaren kaltetan izango litzateke”, esan du.

Bestalde, EH Bilduk haurreskola berria Urumea Berrin kokatzeko aurrerapausoak oso eskasak direla salatu du eta gobernu taldeak Jaurlaritzari “idatzi bat besterik” ez duela egin “haurreskola txikiagoarekin nahikoa dela esan dezan eskatzeko” ziurtatu du. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902