Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Manso liburudendak lehiaketa egingo du bihar

Lau eta hamazazpi urtebitarteko gaztetxoek partehartu ahalko dutemarrazki lehiaketan

2017(e)ko martxoaren 17a, ostirala - 11:06etan eguneratua

ORDIZIA – Ordiziako Manso liburu-dendak lehen margolaritza lehiaketa antolatu du biharko Otatza Plazan. Lehiaketa 4 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta hiru taldetan banatuko dira gaztetxoak: 4tik 7 urtera, 8tik 12ra eta 13tik 17ra. Izen-ematea Manso liburu-dendan burutu beharko dute 10.00etik 13.30ra eta 16.00etik 17.30era margotzeko dagokion orria eta oinarri arautzaileak jasoz.

Gaztetxoek egindako marrazkiak 18.00ak baino lehen entregatu beharko dituzte. Marrazkien gaia eta teknika librea izango da baina teknika aniztasuna eta auzoarekin erlazioa duten gaien erabilera bereziki baloratuko dute. Maila bakoitzeko hiru marrazki hoberenak sarituak izango dira eta motxilak, karpetak, koadernoak, estutxeak, baloiak, eskudirua eta erosketa txartelak jasoko dituzte. Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute eta 18.00etatik 19.00ra bitartean eztabaidatu eta erabakiko dute aurkeztutako marrazkien inguruan. Itxaronaldia horren astuna ez izateko 18.30tan txokolatada eta musika eskainiko da eta 19.00ean sari banaketa izango da.

Saritutako marrazkiak salmentan jarriko dira eta hauekin lortutako dirua Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartera, Aspanogira bideratuko da. – M.A. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902