Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Zaharretxeetako langileak

Rikardo Arregi - 2017(e)ko martxoaren 16a, osteguna - 11:48etan eguneratua

Pasa den martxoaren 8an adierazpen asko entzun genituen, pankarta asko ikusi genituen, manifestazioak egin ziren, hainbat herrialdetan emakumezkoen grebak antolatu ziren lehen aldiz, hedabideek atal bereziak atondu zituzten gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunez eta genero indarkeriaz. Astebete geroago oihartzunak apaldu egin dira ia-ia mutu gelditzeraino, salbu eta gizon batek beste emakume bat hiltzen duenean. Horregatik ekarri nahi dut hona martxoaren 8ak eman zizikigun irudi guztien artean bat, nire oroimenean gelditu dena: Bizkaiko zaharretxeetako langileena. Irudi horrek beste edozeinek baino hobeto laburbiltzen du gaur egungo egoera. Hasteko, populazioaren zahartzeaz hainbeste hitz egiten denean (etorkizunean gertatuko denaz, zahartze aktiboaz eta abarrez), adituen jardunaldiak barra-barra antolatzen direnean, zaharretxeetako langileek gogoratu digute zer ari den gertatzen oraintxe bertan jende zaharrarekin eta diskurtso askotan dagoen hipokrisia. Zaharretxeetako langileek gauzatu egin dute zaintzari buruzko eztabaida orokorra: zaharretxe publiko eta pribatuak, zaharretxe horien kudeaketa, etxez etxe edo etxe bakar batean lan egin duten pertsonen lan egoera, familietan gertatzen dena. Zaintzaren feminizazioa kaleetan ikusi dugu, azken finean zaharretxeetako langile gehienak emakumeak baitira. Baten batek gogoratu zuen arazoaren luzatzeak zerikusi zuzena duela horrekin, langile gehienak emakumezko izatearekin alegia. Langileek zailtasunak badituzte aldarrikapenak portu onera eramateko, langile emakumezkoen kasuan zailtasun horiek biderkatzen dira. Bizkaiko zaharretxeetako langileek ez dute soilik soldata igoera edo lan orduak murriztea galdatzen, pertsona zainduen eta zaintzaileen arteko ratioa hobetzea da haien eskakizunetako bat. Gure zaharrak zaindu egin behar ditugula esanez harro agertzen zaizkigunak ez omen dira konturatu. Soldata igoera dago, jakina: 1.200 euro hileko eskatzen dute. Enpresetako nagusientzat gehiegikeria izango da, ziur aski. 1.200 euro, gehiegikeria. Horrela gaude.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902