Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Adimen Lehiakorrari buruzko jardunaldia

Oarsoaldeako garapen agentziak antolatu du enpresentzat datorren ostiral goizean

2017(e)ko martxoaren 15a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Oiartzun- Oarsoaldea garapen agentziak, Centro de Vigilancia Normas y Patentes SLL aholkularitza enpresarekin batera, datorren ostiralean 9.30etik 11.30era, jardunaldi bat antolatu du Oarsoaldeko Adimen Lehiakorra izenburupean Oiartzunen duen aretoan (Astigarragako bidea, 2 - Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua). Jardunaldi honen helburua Oarsoaldeko Adimen Lehiakorra II proiektua enpresei aurkeztea da.

Adimen Lehiakorra (AL) enpresa-tresna bat da eta bere helburua, maila globalean dauden joeren ezagutza handiago bat edukitzea da, horrela, balio estrategikoa duen informazioa aztertuz erabaki hobeagoak hartu ahal izango ditu, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko.

Proiektuaren helburua enpresak ahalbidetzea da, inguruneko aldaketei aurre hartzeko, bere ingurune lehiakorra hobeto menperatzeko, erabakiak har-tzeko orduan arriskuak ekiditeko, dio Jexux Leonetek, Oarsoaldeako lehendakariak. Horretarako, interesatuak dauden enpresei egoera diagnostiko bat eta ibilbide-orri bat egingo zaie.

Horrez gain, ALren garrantziaz sentsibilizatzeko, hiru buletin argitaratuko dira, ALren inguruan gai desberdinak jorratuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntzari esker proiektua doakoa izango da enpresentzat.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete izabaleta@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 494 129 telefono zenbakira deituz. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902