Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bonu kanpaina hasiko da gaur Lazkaon

40 euro ordainduta 50 euroko bonuak eskuratu ahalko dituzte herritarrek 59 komertziotan erabiltzeko

2017(e)ko martxoaren 15a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Lazkaoko merkatariak, udal ordezkariekin batera.

Lazkaoko merkatariak, udal ordezkariekin batera.

Galería Noticia

Lazkaoko merkatariak, udal ordezkariekin batera.

lazkao- Beste behin ere, Lazkaoko Udalak herriko merkataritzaren aldeko apustua egin du. Iaz abiatu zuten lehenengo aldiz merkatari- tza-bonuen kanpaina Udalak eta Lazkaon merkatari elkarteak bultzatuta, eta izandako arrakasta kontuan izanda, aurten ere halaxe ekingo diote. Hain zuzen ere, gaur bertan abiatuko da kanpaina. Horrela, lazkaotarrek 40 euro ordaindu eta 50 euroko balioa duten bonuak eskuratu ahalko dituzte. Gainon-tzeko hamar euroak Udalak jarriko ditu. Txartel horiekin herriko 59 komertziotan erosi ahalko da.

Udalak, guztira, 300 bonu jarriko ditu eskuragai, eta herritar bakoi-tzeko bakar bat eros daiteke, “lazkaotar gehiagok izan dezaten aukera kanpaina honetaz balia-tzeko”, azaldu du udaleko zinegotzi den Iñaki Estensorok. Udaletxean eskuratu ahalko dituzte gaurtik aurrera txartelak, 09.00etatik 18.00-etara bitartean. Apirilaren 12ra arte iraungo du kanpainak, eta bitarte horretan gastatu beharko dira bonuak.

Iaz egin zen moduan, aurten ere bonu bakoitza 10 euroko bost zatitan banatuta eskuratuko da. Modu horretan, erosketa txikiagoak edo zatikatuak egiteko modua ematen du. Nahiz eta ekimen honetan parte hartuko duten 59 komertziotan gastatu daitezkeen txartelak, Udala eta Lazkaon elkartearen arteko hitzarmena den heinean, bonu horien hamar zatikietako bi behintzat merkataritza elkargo horretako kide diren komertzioetan trukatu beharko dira.

Horrez gain, zinegotziak nabarmendu du Lazkao herri “bizia” dela, eta horren isla dela parte hartuko duten komertzioen kopurua. Herritarrei ere kanpainan parte hartzeko deia zabaldu du Udalak. “Lazkaoko garapenerako merkataritza indar-tzea garrantzitsua da”, azaldu du Estensorok. Udaberriko kanpaina, beraz, gaur hasiko dute, baina ez da bakarra izango. Gabonetan eta udazkenean ere saaituko dira herriko merkataritza bultzatzen. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902