Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udako lanpostuen deia egin du Orioko Udalak

Turismo bulegorako eta kanpineko harrerarako ere pertsona bat hartuko dute udako denboraldian

2017(e)ko martxoaren 14a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Orio- Orioko Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan eta deialdia egin du lanpostu horiek betetzeko. Deialdian parte hartu ahal izateko, langabetua izan behar da eta Orion erroldatua, gutxienez, 2017ko urtarrilaren 1az geroztik.

Lanpostuak honakoak izango dira: kabinen garbitzailea (1), kanpineko komunen garbitzailea (2), udaltzain laguntzailea (2), kanpineko zaindaria (1), txu-txu trenaren gidaria (1). Lanpostu horietaz gain, turismo bulegorako eta kanpineko harrerarako pertsona bat hartuko dute uda denboraldian, denboraldi baterako eta asteko 30 ordurako, eta deialdi honetan parte hartzeko ere langabetua izan behar da.

eskaerak, Martxoaren 31 arteBi aukeretarako eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira. Lehenengoaren kasuan, bertan emango den eskaera-orria bete beharko da, eta ondoren, probak apirilaren 8an egin beharko dira, Orioko kultur etxeko areto nagusian, goizeko 9.00etan hasita. Turismo bulegoan eta kanpineko harreran lan egiteko, berriz, curriculumak aurkeztu beharko dira, titulazioak behar bezala akreditatuz. Eskatuko diren titulazioak hauek izango dira: EGA, First Certificate edo baliokidea edo Proficiency titulua, eta Jarduera Turistikoetarako Teknikari titulua Turismoko Goi Mailako Zikloa.

Bi aukeren kasuan eskabideak atzotik hasita aurkeztu daitezke datorren martxoaren 31 bitartean, egun hori barne. Udal bulegoen ordua honakoa da: astelehenetik ostiralera, goizeko 8.30etik 14.30era. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902