Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Martxoaren 23an abiatuko dute Txintxarriak Martxan ekimena

Hirugarren adineko pertsonei ibilaldiak taldean egitea proposatzen die egitasmoak ekaina bitarte ostegunero

2017(e)ko martxoaren 14a, asteartea - 11:55etan eguneratua

ALEGIA – Alegiako Udalak eta osasun etxeak elkarlanean, hirugarren adinekoei zuzendutako ibilaldiak biltzen dituen egitasmo bat jarriko dute abian datozen asteetan. Lehenengo hitzordua martxoaren 23an izango da, osteguna, eta irteeraren aurretik Udaleko eta osasun etxeko ordezkariak plazan elkartuko dira 10.30ean, ekimenari hasiera emateko.

Txintxarriak Martxan izena du ekimen horrek eta ekainera bitartean denera hamabi ibilaldi antolatu dira. Hirugarren adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera bultzatzea eta elkarren arteko harremanak sustatzea dira Txintxarriak Martxan-en helburuak eta beste hainbat herritan –Tolosaldean, Tolosan edo Ibarran, esaterako– emaitza onak eman dituen egitasmoa izaki, Alegian ere ikasturte honetan martxan jartzea erabaki dute.

Ostegunetan, 10.30ean, herriko plazatik abiatuko dira ibilaldi horiek eta ordubete pasatxo inguruko iraupena izango dute. Alegia inguruan ibilbide ezberdinak egingo dira eta antolatzaileek argitu dute ez dutela zailtasun handirik izango. Behin ibilaldia amaituta, gainera, parte hartzaileek hamaiketakoa egiteko aukera izango dute elkarrekin.

FUNTZIONAMENDUAIbilaldietan parte hartzen duten pertsonek txartel bana jasoko dute beraien izenarekin eta txartel horretan, parte hartzen duten ibilaldi guztietan zigilu bat jarriko zaie.

Egitasmoa martxoaren 23an hasi eta ekainaren 22ra arte luzatuko da, oraingoz. Hitzorduak ondoko egunetan izango dira: martxoak 23 eta 30;apirilak 6 eta 27;maiatzak 4, 11, 18 eta 25;eta ekainak 1, 8, 15 eta 22.

Alegiako Udalak herritarrak Txintxarriak Martxan ekimenean parte hartzera animatu nahi ditu, ohitura osasuntsuen bidez adineko pertsonen aisialdia osatzeko aukera paregabea eskaintzen duelako eta, aldi berean, eskerrak eman nahi dizkie ekimenaren antolaketan parte hartu duten eragileei eta ondoko laguntzaileei: Eizmendi jatetxea, Iskiña, Jubilatuak eta Hilario Berri tabernak, Jubilatuen elkartea, eliza, Nagusilan elkartea eta Aralar institutua. – M.S.S. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902