Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ana Mari Elizazuk omenaldi beroa jaso du Hondarribian

Emeki Elkarteak “beragan aitortza egin nahi izan die aitzindari izan ziren andereñoei”

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko martxoaren 14a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Elizazu, erdian, bere senideak eta Txomin Sagarzazu alkatea, igandeko ekitaldiaren ostean.

Elizazu, erdian, bere senideak eta Txomin Sagarzazu alkatea, igandeko ekitaldiaren ostean.

Galería Noticia

Elizazu, erdian, bere senideak eta Txomin Sagarzazu alkatea, igandeko ekitaldiaren ostean.

hondarribia- Ana Mari Elizazu Aizpeoleak, 76 urteko hondarribiar andereñoak, omenaldi beroa jaso zuen igandean, “berak eta bere belaunaldiko emakume askok ikastoletan egin zuten lan isil eta garrantzitsuaren aitortzan”.

Hala laburbildu zuen Elizazuri gorazarre egitearen arrazoia Kontxi Galardik, Udalaren babesa jaso duen ekitaldi honen antolatzaile izan den Emeki Elkarteko presidenteak.

Martxoak 8aren inguruan antola-tzen duen Emakumearen Astearen baitan, urtero, hondarribiar emakume baten ibilbidea eta bizitza omendu ohi ditu elkarte honek. Aurten, hezkuntza eta hizkuntza izan dira aste honetako ekitaldien ardatz nagusia eta honen arira, adibidez, Las maestras de la República dokumentala eman zuten eta garai bateko hondarribiar andereñoekin solasaldia egin zuten larunbatean.

Testuinguru horretan, Kontxi Galardik azaldu zuen Ana Mari Elizazu aukeratu dutela aurten “bai bere merituak bai bere lankide eta ikastolen mugimenduan aitzindari izan ziren emakume andereño haienak” gogora ekartzeko.

“Ana Mari Elizazu bokazio handiko irakaslea izan zen eta da oraindik. Ikastolan jubilatu arte lan egiteaz gain, beti izan du denbora baliabiderik gabeko familietako umeei eta etorkinei klaseak emateko eta oraindik ere, Mintzalaguna programan aritzen da, euskara ikasten ari direnei laguntzen”, gogoratu zuen Emekiko presidenteak.

lagun eta senideekinGoiz hunkigarria bizi izan zuen igandean Ana Mari Elizazuk. Emekik antolatutako omenaldian, berarekin izan zituen senideak (sei seme-alaba eta bilobak), lagunak, ikastolako garaietako lankideak eta horiekin guztiekin batera, Hondarribiko Udaleko ordezkariak ere bai. Han izan ziren Txomin Sagarzazu alkatea, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia den Arantxa Berrotaran, Juan Mari Altuna alkateordea, eta Abotsanitz, EH Bildu eta Partidu Popularreko zinegotzi eta bozeramaile diren Igor Enparan, Mikel Garmendia eta Josemi Ochoteco.

Txalaparta eta trikitixa doinuen ondoren, Aurreskua dantzatu zioten Elizazuri eta Alaia Martinek bereziki hunkitu zuten bi bertso abestu zizkion. Ondoren, Txomin Sagarzazuk lore sorta eskaini zion eta Emekik oroigarria oparitu zion.

Emekiko Kontxi Galardiren hitzen ondoren, Udalaren izenean, Txomin Sagarzazu alkateak bere egin zituen Ana Mari Elizazu omentzeko azaldutako arrazoiak. “Asko izan ziren garai haietan ikastoletan euskaraz ikasi ahal izateko lan egin zutenak. Esan ohi da, honelakoetan, askok mereziko luketela honelako omenaldia, bai, baina dudarik ez dago Ana Mari Elizazuk ondo baino merezitakoa duela”, esan zuen Hondarribiko alkateak. Arantxa Berrotaranek, Rosa Gomezek Elizazuri dedikatutako olerkia ere irakurri zuen.

hunkitutaOmenduak, hunkituta hartu zituen hitz guztiak eta baita Emekiren egoitzara hurbildu ziren guztien beroa, musuak eta besarkadak ere. Omenaldiarengatik “eskerrak, bihotzez” eman nahi zizkien Ana Mari Elizazuk “Emekiri bereziki” eta “familiari, ikastolan lankide izan ziren guztiei eta lagunei”.

Jarraian, Jon Aperribayk, Ana Mari Elizazuren bilobetako batek, musika pieza jo zuen saxofoiarekin eta txalapartarekin itxi zen ekitaldia.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902