Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Zaborrak

Aitor Gorrotxategi, EAJ-PNVko udal taldearen izenean - 2017(e)ko martxoaren 14a, asteartea - 06:11etan eguneratua

2013ko maiatzaren 7an, bai, orain dela ia 4 urte, Udaleko alderdi guztien artean (Bildu, EAJ eta Hamaikabat) hondakinen inguruan akordioa lortu zen. Akordioa “zabala eta ona” zela esan genuen orduan. Nahiz eta akordioa sinatu, egun berean, Bilduk beste sistema ba-tzuk “babestu eta bultzatuko” zituela adierazi zuen. Bildu barneko talkak al dira akordioa martxan jarri gabe daukatenak?

Gainera, akordioan agertzen ez diren erabaki batzuk eraman dituzte aurrera (auzokonpostantzako guneak eginez eta edukiontziak gordetzeko hainbat etxola eginez, jendeak lo egiteko erabiltzen dituen etxola horiek …);garbi adierazi zuten baita ere herriko birziklatze maila %70 izan behar zuela baina lau urtetan %28tik %39ra pasa gara.

Hainbat aldiz eskatu diogu udalari martxan jartzeko sistema hori baina oraindik, ia 4 urte ondoren, ez dugu ezer ikusten.

Kaleak eta zabor ontziak dauden inguruak zerri eginda daude, zabor ontziak ez dira aldatu oraindik... Urtero mankomunitateari dirua eman zaio prozesua martxan jar-tzeko eta edukiontziak aldatzeko baina edukiontziek bere horretan jarraitzen dute, zaharkituak, zikinak... Zeren zain daude zerbait egiteko? Inoiz baino liberatu gehiago dituen Udalak pilak jarri behar ditu eta kaleak garbitzen hasi. Mankomunitateak oposaketarik gabe kontratatu dituen langile horiek guztiak zertarako? Igandetan zaborrak ez jasotzeko?

Guk uste 4 urteko epea nahikoa dela... Aho batez hartutako erabakiek daukaten atzerapen hau ulertezina egiten zaigu… hasi lanean mesedez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902