Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Umorea h gabe

Ana Urkiza - 2017(e)ko martxoaren 13a, astelehena - 11:37etan eguneratua

Telebista publiko batek ezin du ikus-entzuleen (telebista publikoa ordaintzen duten hiritarren) zati bat iraindua sentituko den edukirik igorri. Hau esanda, Ni euskalduna naiz eta zu?umore programarekin gertatutakoa ikusita, argi geratu da (zalantzarik bagenuen ere), bi hiritar mota direla telebista hori ordaintzen dutenak: euskaldunak eta ez euskaldunak. Beren buruari barre egiten dakitenak eta ez dakitenak. Eurei buruz kristonak eta bi esaten entzutera ohituta daudenak eta, beti ere kultura hegemonikoaren baitako, besteak zapaltzeko ohitura izanik, sekula inolako azalpenik eman behar izan ez dutenak. Umorea h gabe eta umorea h-rekin idazten dutenak. Umorea zentsurapean egitera ohituta daudenak eta h-umorea dena bale salbokonduktoarekin egin izan dutenak.

Ez, iraintzea ez da balekoa. Ez eta doakoa ere, agi denez. Baina argi dago, telebista publikoa ordaintzen dutenhoriek bi herri ezberdinetakoak direla. Euskaradunen iruditeriaz bat egiten dutenak eta iruditeria horren parte ez direnak. Nortasun zehatz bateko tribu direla senti-tzen dutenak eta ez, zibilizazio aurreratuagoen arrazakoak direla uste dutenak. Txikitasunetik behatza baizik igotzera ausartzen ez direnak, eta handitasunetik zapaltzea zalantzan ere jar-tzen ez dutenak. Adierazpen askatasunaren erpinak lantzen jarraitzen dutenak eta askatasuna haizea alde dutenean bakarrik defendatzen dutenak.

Horixe bera. Noiz, non eta nola barre egin behar dugun ere esan nahi digutela. Eta, bestela, egiten dugun orok ondorioak dituela. Erretzen dagoen iltze bati ere heltzeko gai dira zarata ateratzeko, nahiz eta Euskal Telebistan esaten dena bost axola zaien. Bide batez, jakin nahiko nuke nola harrapatu dituzten, hain hizkuntza pobrean egindako umore saio trakets batean bigarren mailako aktoreek esandako bide gabekeriok...

Laburtuz: umorea batzuk h gabe eta besteek h-ez idazten dutela.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902