Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
asteartean Bilbon

"Uztaro" aldizkariaren 100. zenbakia ospatzeko ekitaldia izango da

EP - 2017(e)ko martxoaren 13a, astelehena - 10:59etan eguneratua

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) argitaratzen duen "Uztaro" aldizkariak 100. zenbakia argitaratu du eta hori ospatzeko ekitaldia egingo du asteartean, martxoaren 14an, Bilbon, Kafe Antzokian. 

1990ean sortu zuen UEUk "Uztaro" aldizkaria, giza eta gizarte zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Orduz geroztik, 500 artikulu baino gehiago argitaratu eta 773 pertsonek parte hartu dute bertan, "eta zalantzarik gabe, alorreko erreferentzia bilakatu da", UEUk jakinarazi duenez. 

Orain, aldizkariaren 100. zenbakia argitaratu dela-eta, UEUk ospakizun ekitaldia antolatu du. Hitzordua asteartean izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902