Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Egoitza berria inauguratu du Zarahitzek

Herri galdeketaren aldeko Zarauzko taldeak festa eguna antolatu du datorren martxoaren 18rako

Domingo, 12 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Egoitza berriaren inaugurazioko irudia.

Galería Noticia

Egoitza berriaren inaugurazioko irudia.

Zarautz- Zarahitzek, herri galdeketaren aldeko Zarauzko taldeak, egoi-tza inauguratu zuen ostegunean, Zigordia kaleko 16. zenbakian, eta dozenaka zarauztar hurbildu ziren ekitaldira. Maiatzaren 7ko galdeketa bitartean, erabakitzeko eskubidearen aldeko bilgune izango da lokal berria, galdeketaren inguruko informazioa eta materiala jasotzeko lekua.

Inaugurazio ekitaldiaz gain, datozen asteotako ekimenen berri eman zuen taldeak, eta 3.153 sinadura bildu ostean, bigarren fasearen helburua galdeketaren nondik norakoak ezagutaraztea izango da.

Lehen ekimena datorren larunbatean, martxoaren 18an, egingo den festa izango da, eta goizean zehar herriko abesbatzek, trikitilariek eta txistulariek kaleak girotuko dituzte. Ondoren, herri bazkaria izango da. Arratsaldean, erromeria ere izango da, eta gauean Erabaki gaua hainbat tabernatan. Bestalde, Saritzen tonbola ere egingo dute eta erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldiak, ekitaldiak eta antzekoak biderkatuko dituzte. Horretaz gain, boluntario moduan aritzeko herritarrak beharko direla nabarmendu zuten, eta lanerako prest dagoenari bulegoan izena emateko deialdia egin zioten eta banderolak balkoietan jartzeko deialdia ere egin zieten herritarrei. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902