Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Grazia putarik

Xabier Euzkitze - 2017(e)ko martxoaren 12a, igandea - 06:11etan eguneratua

Dabilenak sartzen du hanka, mintzo denari egiten dio irrist mihiak, nahiz eta askotan geldirik eta ixilik dagoena tronpatu gehien, bai baitira zerbait egitea eta esatea eskatzen duten egoerak. Martxoaren 8aren ingurumarian antolatutako ekintzetan, Gasteizen burutu nahi izan duten “ipurdi lehiaketa” makro-matxista eta higuingarriak harrotu ditu hautsak. Izan da hura debekatzea adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat hartu duenik ere, duintasunaren gaia ipurdia baino beheraxeagoko zintzilikarioetatik pasatuz. Ez, adierazpen askatasunak, sakratua izanik ere, baditu gainditu ezin diren mugak.

Iragan igandean Donostian izan zen Lilatoi arrakastatsuaren atarian, haren hasiera ordubete aurreratzea eskatzen zuen ekinbide bat jarri zuten abian cheange.org atarian. Lilatoian 4.800 emakumek hartu zuten parte, ordutegia aldatzeko eskabidea, ostera, 383k sinatu zuten. Bakoitzak nahi duen interpretazioa izango du, baina bistan da ekintzaile feministei bost axola izan zaiela aldarria. Edozein gisaz, harrigarriena eta larrigarriena ordu aldaketa eskatu zuten prentsaurrekoan emandako zioak izan ziren: “emakumeok etxean gauza asko egin behar izaten ditugu korrika egitera irten aurretik.”Mikro-matxismoak haren kontra borrokan dihardutenak ere zipriztintzen ditu.

​ Matxismoak tartean emakumerik ez dagoenean ere lohitzen ditu bazterrak. Abel Azkona artistak -barka biezait deitura behar bezala idaztea- orain zenbait urte Iruñeko Udaleko Kultura zinegotzi izan zen Fermin Alonso jaunari epelak esan dizkio Twitter bidez. Funtsean, Udala UPNren esku zegoenean berari eman nahi izan zioten mesedezko tratua bistaratzea zuen helburu. Halako batean, ondorengo su bonba jaurti zuen: “gainera, bilera bat izan nuen eta zuen alderdiak lan publiko bat eskaini zidan kulturan, zuen parlamentarietako bati larrua jotzen bainion.” Bere mintzairan “me lo estaba follando”. Eta artistaren hainbat lagun belarriekin txaloka, kebuenotioka. Gero, trago batzuk hartzera joan ziren denak elkarrekin, eta lehiaketa bat antolatu zuten, Arevaloren txisteak nork hobeto kontatu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902