Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Artzaitxo Egunetan izena emateko aukera

Haurrek arkumetxoei jaten emateko aukera edukiko dute Legazpiko Erraizabal baserrian

Sábado, 11 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

legazpi- Lenbur fundazioak Ar-tzaitxo Egunak antolatu ditu martxoa eta apirilerako. Haurrek artzainen bizimodua ezagutzeko aukera edukiko dute datozen asteburuetan, Legazpiko Erraizabal baserrian. Txanda gehienak beteta daude, baina Aste Santuan toki ba-tzuk libre daude eta seguru aski ekimena oporren ondorengo asteburura luzatuko dute.

Artzaitxo Egunak Telleriarte auzoko Erraizabal baserrian egiten dituzte, Artzaintzaren Ekomuseoan, arkumeak jaiotzen direnean. Arantxa Segurolak eta Juan Joxe Arangurenek, bertako artzain eta gaztagileek, ardiei buruzko istorioak kontatuko dizkiete haurrei eta beraien gurasoei: gaztaren sekretuak, elikadura osasuntsuaren garrantzia, mutur beltz ardien berezitasunak, kaikuaren erabilera...

Museoa bisitatu ondoren, arkumetxoak ikustera joango dira. Biberoiarekin esnea emango diete, laztandu egingo dituzte eta, zorte apur batekin, arkumeren baten jaiotza ikusiko dute.

Familiek egun osoko plana egin dezakete, Ogiaren Txokoa eta 1950eko hamarkadako eskola bisitatuz

Amaieran, gazta pintxoa emango diete gurasoei eta haurrei (sagardoarekin edo urarekin) eta bertako produktuak erosteko aukera edukiko dute.

Esan bezala, Aste Santuko txandak ez dira bete oraindik. Bisitek ordu eta laurdeneko iraupena dute eta egunean bi daude: 11.00etan eta 12.30ean. Prezioa 4,5 eurokoa da (gazta pintxoa eta edaria barne).

Gainera, egun osoko plana egin daiteke, errota eta garai bateko eskola bisitatuz. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko 943 730 428 edo 943 731 895 zenbakira deitu behar da.

Errota eta eskola Errotan (Ogiaren Txokoa) haurrek ogiaren historia eta baserriko ohitura zaharrak ezagutuko dituzte. Gainera, XVI. mendeko errota martxan jarriko dute, zetabea erabiltzen ikasiko dute eta beraiek egindako opiltxoak etxera eramango dituzte.

Garai bateko eskolan, berriz, beraien aitona-amonen garaiko hezkuntza sistema nolakoa zen ikasiko dute: zigor fisikoak, euskaraz hitz egiteko debekua, neskak eta mutilak bereizita, garai bateko jolasak... - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902