Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lanbide bulegoa, Errenteriatik Intxaurrondora

Pasaiako EH Bilduk Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hau herritik urrutiratzeko arrazoirik ez duela eman salatu du

Sábado, 11 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Pasaia- Pasaiako EH Bilduk Lanbideren eta SEPEren bulegoak Errenteriatik Donostiako Intxaurrondo auzora eraman izana salatu du, zerbitzu hau herritarrengandik urrunduz.

“Jakina den bezala, Lanbideren eta SEPEren bulegoak, non pasaitarrek langabezi-prestazioa eska-tzen dugun, Errenteria/Oreretan egon da orain arte. Jaurlaritzak, ordea, bere azken erabakiarekin, bestela ere nahiko luzea den izapidetzea zaildu digu pasaitarrei, Lanbideren bulegoa Intxaurrondora eraman baitu”, azpimarratu dute ohar batean.

Pasaiako EH Bilduk bere ezinegona adierazi du. “Azken Plenoan PNV eta PSE-EEko udal Gobernuak Lanbideren bulego aldaketaren abisurik ezta arrazoirik ere jaso ez duela baieztatu zuen”, gogorazi dute.

“Erabaki horrek eta beste erabaki batzuk -adibidez, Pasaiako Portu Agintaritzak inauterietan aparkatzeko gunerik ez irekitzeko erabakia edota Kontxako pasantea Antxoko Topoaren lurperatzearen aurretik jartzeko erabakia- argi erakusten dute PNV eta PSEk beste erakundeetan dituzten agintariek Pasaiarekiko duten mespretxuzko jarrera”, argudiatu du oposizioko talde nagusiak.

Gauzak horrela, EH Bilduk zenbait erakundetan mozioak bultzatuko dituela baieztatu du bidalitako idatzian, “pasaitarrekiko diskriminazio jarrera hori behingoz amaitu dadin”. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902