Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Berdin-Berdinak elkartea, boluntario bila

Orioko kirol inklusiboko elkarteak boluntarioak behar ditu sortu diren premiei erantzuteko

2017(e)ko martxoaren 10a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Orio- Orioko Berdin-Berdinak kirol inklusiboko elkarteak Berdinduz programa jarri zuen martxan urrian, Udalaren eta LaCaixaren laguntzarekin, eta programa horren bidez desgaitasun fisiko edo intelektuaren bat duten haur edo gaztetxoei baliabideak eskaintzen zaizkie, aukera izan dezaten kirola berdintasunean egiteko.

Hala, sortu diren premiei egoki erantzun ahal izateko, boluntario gehiago lortzeko deia egin du elkarteak. Bost hilabete daramatza martxan programak eta denbora tarte horretan laguntza eman diote herriko hainbat gaztetxori, baina dauden beharrei erantzuteko boluntario gehiago behar dituzte. Proiektuaren funtsa oso sinplea da: laguntza premia daukan gazteari boluntario batek laguntzen dio, kirol aktibitatean parte hartu dezan bere ezaugarri eta gaitasunen arabera.

“Satisfakzio handia”Azaldu dutenez, boluntarioek prest egon behar dute astean ordubete emateko proiektuari, betiere elkartearen gidaritzapean. “Lan ederra da eta orain arte ibili direnen esanetan satisfakzio handia ematen duena. Edonork egin dezake boluntario lana eta elkarteak gustura hartuko ditu beren burua eskaintzen duten lagun-tzaileak, behar-beharrezkoak dira eta proiektua sendotzeko”, adierazi dute elkartetik. Proiektuan parte hartu nahi dutenek, berdinduz.orio@gmail.com helbidera idatz dezakete, edo 606 595 806 (Ibai Zubizarreta) eta 647 821 391 (Miren Salsamendi) telefonotara ere dei daiteke. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902