Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zuzenien Igoera bertikala etzi izango da Azpeitian

Erlojuaren aurkako lasterketa plaza nagusian hasiko da eta korrikalariek 840 metroko desnibela gaindituko dute

2017(e)ko martxoaren 10a, ostirala - 06:12etan eguneratua

azpeitia- Mendi lasterketak gustoko dituzten zaletuek ezinbesteko hitzordua dute datorren igandean Azpeitiko mendi bazkunak antolatzen duen IX. Zuzenien igoera bertikalarekin.

Aurreko urteotan bezala, lasterketa erlojuaren aurka izango da. Ondorioz, korrikalariak banaka irtengo dira, “batetik bestera tartea utziz”.

Edonola ere, aurtengo proba 10.00etan jarriko da abian, irteera puntua Azpeitiko Enparantza Nagusian egongo delarik.

Helmuha Xoxote gainan egongo da eta hara ailegatzeko lasterkariek 3.320 metroko ibilbide gogorra osatu beharko dute, 840 metroko desnibela gaindituz.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, dortsalak 8.30etik 9.30era bitartean banatuko dira “plazan bertan” eta hauek hartzerakoan “federazio txartela eta ordain agiria aurkeztu beharko dira”.

Bestalde, korrikalariak 9.45tarako egon beharko dute irteera puntuan. Bestela azken postuan aterako dira.

Partehartzaileek Izarraitz frontoian izango dute dutxa hartzeko eta motxila lagatzeko aukera. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902