Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Vivaldiren ‘Gloria’ obraz gozatu ahal izango da Alegian

Txintxarri abesbatzak gonbidatuta, igandean Eibarko Sostoak eskainiko du obra handia

2017(e)ko martxoaren 9a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Alegia- Eibarko Sostoa abesba-tzak emanaldi berezia eskainiko du igandean Juan Bataiatzailea Deunaren elizan 19.00etan. Besteak beste, Antonio Vivaldiren Gloria obra handia eskainiko dute, Txintxarri abesbatzak gonbidatuta.

Eibarko eta Alegiako abesbatzak duten hartu-emanetik sortu da emanaldi hau egiteko aukera. 1988an etorri ziren eibartarrak lehendabiziko aldiz Alegiara, eta ia hogeita hamar urte geroago alegiarren aurrean abestuko dute berriro. Iaz abestu zuen Txintxarri abesbatzak Eibarren, eta oraingoan eibartarren txanda izango da.

Sostoa abesbatzaren emanaldiak bi zati izango ditu: lehen zatian, Antonio Vivaldiren Gloria abestuko dute korutik, eta ondoren, euskal abesti sorta bat eskainiko dute aldarean.

Vivaldiren Gloria obran Gerardo Rifon organo-jotzaile donostiarrak joko du organoa. Zati batzuetan koruko hainbat abeslari bakarlari gisa arituko dira. Gloria RE Maiorrean RV 589 du izen osoa eta obra konplexua da, sekulako lana eska-tzen duena. Obra sinfoniko-korala da eta liturgia testu batean oinarrituta dago. Kontraste handiko obra da;abesbatzak eta bakarlariek txandaka abesten dute. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902