Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eva Mujika eta Mikel Ruiz garaile M-lehiaketan

Beasaingo Udal Euskaltegiak antolatzen du lehiaketa, eta sari banaketaren ostean mahaingurua egin dute

2017(e)ko martxoaren 9a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Arrillaga, Insausti eta Urbistondo lehiaketako irabazleekin.

Arrillaga, Insausti eta Urbistondo lehiaketako irabazleekin. (M. A.)

Galería Noticia

Arrillaga, Insausti eta Urbistondo lehiaketako irabazleekin.

beasain- Emakumeen nazioarteko egunarekin batera egin da Beasainen M-lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketa hau Beasaingo Udal Euskaltegiak antolatzen du 2012. urteaz geroztik, eta emakumeek hainbat esparrutan egiten duten lana balioan jartzea dute helburu. Aurten, M-Lehiaketaren irabazleak Eva Mujika Mendiondo beasaindarra eta Mikel Ruiz Novo udal euskategiko irakaslea izan dira. Sari banaketa jendetsua izan da, eta ikus-en-tzule izan dira, besteak beste, Udal Euskaltegiko ikasleak eta Txindoki Batxilergo institukoko neska-mutilak.

Sari banaketaz gain, mahaingurua ere antolatu dute urteroko legez. Urte hauetan hainbat izan dira aztertu dituzten eremuak, eta aurtengo mahainguruko gonbidatuak landa eremuko emakumeak izan dira. Eli Arrillaga, Mariaje Insausti eta Martina Urbistondo aritu dira berriketan. Hirurak landa eremua dute bizitoki eta animaliak dituzte lanbidearen parte. Hiruren eguneroko bizipenak, zailtasunak eta erronkak zeintzuk diren jakiteko aukera izan dute bertaratu direnek.

Mahainguruaren ondoren bertaratuen artean saski bat zozkatu da eta institutoko Paula Davilari suertatu zaio. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902