Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Osakidetzako etxeko ospitalizazio zerbitzuari esker ona

Lazkaoko familia bat - 2017(e)ko martxoaren 9a, osteguna - 10:54etan eguneratua

Hilabete gutxitan bi galera izan ditugu familian, bi heriotz. Denboraldi gogorra izan da beraz, sentiberatasun handiarekin bizi izan duguna. Baina egoera latz honen erdian izan da zerbait orain hemen lerro hauen bidez erakutsi, goraipatu eta bereziki eskertu nahi genukeena, hain zuzen Zumarragako Ospitaleko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuaren lanaren bikaintasuna. Ospitalean hasi, telefonoan eta etxean laguntzen izan ditugun sendagile, erizain eta laguntzaile guztiek erakutsi diguten profesionaltasuna ikaragarria izan da, eta areago, beti garrantzitsua bada ere, egoera latz horietan berezi eskertzen den laguntza afektiboa eta goxotasuna. Paregabea izan da. Une guztietan, bukaera arte;eta ondoren ere beraiengandik eskuz eta sinaduraz jaso dugun dolumin gutuna. Beraz, hona hemen gure eskutitz honen arrazoia, bikoitza: bata, herritarrek jakin dezaten eskura dugun zerbitzu honen handitasuna, eta bestea, sakonena, gure familiaren eskerrik sentituena Zerbitzu hau posible egiten duzuen guztioi, bide berdinetik jarraitu dezazuen, egiten duzuen ona ikaragarria da eta.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902