Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Martxan da Getariako XVI. Literatur Lehiaketa

Bi modalitate izango dira sariketan eta apirilaren 6a bitartean aurkeztu ahal izango dira idazlanak

2017(e)ko martxoaren 8a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Getaria- Getariako XVI. Literatur Lehiaketa martxan da dagoeneko eta beren idazlanak sariketara aurkeztu nahi dituzten getariarrek horretarako aukera dute datorren apirilaren 6a bitartean.

Bi modalitate izango dira;batetik, ipuina, eta bestetik, bertsoa edo olerkia. Eta bi modalitate horiek mailatan sailkatuta izango dira. Hala, Lehen Hezkuntzako maila guztietan banatuko dira sariak, eta horretaz gain, 12 eta 14 urte bitarteko, 14 eta 16 urte bitarteko eta 16 urtetik gorakoen artean ere banatuko dira sariak.

Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkeztu ahal izango ditu, betiere adinaren arabera dagokion mailan, eta lanak banaka egin beharko dira.

Gaiari dagokionez, erabat librea izango da baina jatorriz euskaraz idatziak izatea ezinbestekoa izango da. Bestalde, lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute.

Epaimahaia honako kideek osatuko dute: Iturzaeta Herri Eskolako irakasle bat, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat, herriko idazle bat eta Getariako Udaleko Euskara Batzordeko burua. Idazkari lanak, berriz, udal teknikariak egingo ditu.

Sariketan parte hartu nahi dutenek Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu beharko dituzte euren lanak, eta esan bezala, apirilaren 6a izango da horretarako azken eguna. Sariak, berriz, datorren apirilaren 28an banatuko dira, arratsaldeko 18.30ean. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902