Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urnietan ekitaldi ugari, emakumeak goraipatzeko

Gaur arratsaldean elkarretaratzea eta ‘Big Eyes’ pelikularen emanaldia antolatu dira

Miércoles, 8 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Urnieta- Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan, Urnietako Udalak egitarau oparoa antolatu du gaurtik martxoaren 15era arte: elkarretaratzea, pelikula, ipuin kontalaria, hitzaldia, antzerkia eta diaporama, besteak beste.

Hasteko, gaur elkarretaratzea egingo da San Joan plazan 18.30ean. Udalak herritar guztiak animatzen ditu elkarretaratzean parte hartzera. Ondoren, 19.00etan, Saroben Big Eyes pelikula ikusteko aukera egongo da.

Bihar 17.30ean Lekaion Hankaz gora! Berdintasun istorioakipuin kontaketa saioa burutuko da.

Ostiralean, aldiz, 18.30ean Lekaion hausnarketarako parada egongo da María Castojónek eskainiko duen Mujeres de anuncio. Sexismo y estereotipos en la publicidad hitzaldiarekin.

Horretaz gain, herriko Marimore elkarteak ere hainbat gauza prestatu ditu larunbaterako: 11.00etan zumba dantza Egapen, 13.00etan trikipoteoa, 14.30ean bazkaria Egape ikastolan, 17.30ean laburdokua eta tertulia Lekaion eta amaitzeko, Learrek kontzertu akustikoa eskainiko du 19.30ean, Lekaion bertan. Halaber, egun berean emakumeen afaria egingo da Oianumen 21.30etik aurrera.

Igandean, Itziar Sáenz de Ojerrek Sexijentziak askatuz klown ikuskizuna eskainiko du 19.30ean Saroben doan.

Azkenik, 15ean Patricia Jiménez bidaiariak diaporama aurkeztuko du Lekaion 19.00etan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902