Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Solas Jolaserako aurretiko izen-ematea zabaldu du Irunek

Udako aisialdi programa 9.00etan hasiko da egunero, “gurasoen eskariari erantzunez”

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko martxoaren 8a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Arantza Zulet teknikaria eta Josune Gomez zinegotzia, atzo San Juan plazan egindako agerraldian.

Arantza Zulet teknikaria eta Josune Gomez zinegotzia, atzo San Juan plazan egindako agerraldian.

Galería Noticia

Arantza Zulet teknikaria eta Josune Gomez zinegotzia, atzo San Juan plazan egindako agerraldian.

irun- Irungo Udaleko Euskara arloak zabalik dauka, martxoaren 17ra bitarte, uztailean eta abuztuan hiriko ikastetxe desberdinetan burutuko den Solas Jolas udako aisialdi programan parte har-tzeko aurretiko izen-ematea.

Programa 2007 eta 2012 urteen artean jaiotakoei zuzentzen da (dibertsitate funtzionala dutenen kasuan, 12 urte artekoetaraino iritsiaz) eta bere helburua, “umeen artean euskararen erabilera egoera ludiko eta informal batean bultzatzea” izango dela gogoratu zuen atzo Josune Gomezek, Irungo Euskara zinegotziak.

datak eta berrikuntzakUdal arduradunek aurtengo Solas-Jolasen txandak uztailaren 4tik 28ra eta abuztuaren 2tik 25era egingo direla zehaztu zuten, eta datu honekin batera, “parte-hartzaileen gurasoek egindako iradokizun eta eskariei erantzunez” programak aurten izango dituen berrikuntza pare baten berri eman zuten.

“Alde batetik, Solas Jolasen ordutegia ordubete luzatuko da, hasiera 10.00etatik 9.00etara aurreratuz eta 13.00eko irteera-ordua mantenduz, guraso askorentzat egokiagoa izango baita”, esan zuen Josune Gomez zinegotziak.

“Beste aldetik, seme-alaba bat baino gehiago dutenentzat eta hauei Solas Jolasera joatea ikastetxe desberdinetan egokitzen zaienean, umeak bi lekuetara lasaiago eraman ahal izateko, ordutegiekin malgutasuna” izango dela azaldu zuen Arantza Zuletek, Irungo Udaleko euskararen normalkuntzarako teknikariak.

epeakGomezek eta Zuletek hemendik aurrera Solas Jolas programarako izango diren pauso eta epeak ere zehaztu zituzten.

Aurretiko izen-ematea hilaren 17ra arte egin ahal da, www.irun.org webgunean, HAZ-SAC bulegoko autozerbitzu terminalen bitartez edo 010 telefonora deituta, eta honetan, “komunikaziotarako erabiliko diren korreo elektroniko helbidea eta eskuko telefono zenbakia ematea oso garrantzitsua” dela gogoratu zuten.

“Ondoren, martxoaren 27tik 31ra, onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira eta komenigarria da zerrenda hori begiratzea, izen-ematea ondo egin ez bada, zuzenketa eskatzeko”, azpimarratu zuten.

Solas Jolasen parte hartzeko onartuak izan diren umeen behin-betiko zerrendak apirilaren 5ean argitaratuko dira eta hil horren 10ean egingo da plazak egokitzeko zozketa.

“Aurten ere, iazko uztaileko 500 eta abuztuko 125 parte-hartzaileen inguruan” ibiltzea kalkulatzen du Irungo Euskara arloak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902